Luchana (Pérez Galdós)

Benito Pérez Galdós 1899an plazaratutako eleberria

Luchana Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko hirugarren saileko laugarren eleberria da. Liburua 1899ko urtarrila-otsailan amaitu zuen eta urte berean plazaratu zuen. Ekintza 1836ko abenduan kokatzen da, Lehen Karlistaldiaren garaian, Bilboko bigarren setioan eta Lutxanako gudua izenarekin ezagutzen den gertaera historikoan.[1][2]

Luchana
1906ko edizioa.
Datuak
IdazleaBenito Pérez Galdós (1899)
Argitaratze-data1899
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaLuchana
Herrialdea Espainia
BildumaEpisodios Nacionales
Euskaraz
IzenburuaLuchana

Istorioa

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fernando Calpena pertsonaia erromantikoa da protagonista. Argumentua foilletoi estilokoa da; kapitulu honetan maitasun-triangelu bat aurkezten du egileak, Calpena, Aura Negretti eta Zoilo Arratiaren artean, karlistek setiatutako Bilbo batean, harik eta 1836. urtearen amaieran Baldomero Espartero jenerala Bizkaiko hiriari laguntzera joan zen arte, Lutxanako guduaren ondorengo setioa hautsiz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu