Lubuntu LXDE mahaigain ingurunea erabiltzen duen Ubuntun oinarritutako Linux banaketa arin bat da.

 Lubuntu
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Azken bertsioa23.10
Ezaugarriak
Euskarriax86-64 (en) Itzuli eta x86 (en) Itzuli
GUI tresnakLXDE eta LXQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Deskribapena
OinarrituaUbuntu
Ekoizpena
GaratzaileaCanonical Group Limited (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai

lubuntu.me
Twitter: lubuntuofficial Mastodon: LubuntuOfficial@fosstodon.org Instagram: lubuntu_os Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

 
Lubunturen lehen logoa
 
Lubunturen bigarren logoa

Ubuntuk 8.10 (Intrepid Ibex) bertsioan eskaini zuen LXDE mahaigain ingurunea instalatzeko aukera lehen aldiz.

2009ko otsailean Mark Shuttleworthek LXDE proiektuari gonbidapena luzatu zion Ubuntu komunitatearen barruan auto-mantendutako proiektua sortzeko, Lubuntu deituriko banaketa ofizial berria sortzeko helburuarekin.

2009ko martxoan Mario Behling-ek Lubuntu proiektua abiarazi zuen Launchpaden.

2009ko abuztuan probatarako lehen Live CD ISOa argitaratu zuten, instalatzeko aukerarik gabe.

2010eko maiatzaren 2an, Lubuntu 10.04 argitaratu zuten, 32 biteko ISO fitxategi bezala.

2011ko urriaren 13an kaleratutako Lubuntu 11.10 izan zen Ubuntu familiako kide ofizial bezala argitaratutako lehen bertsioa.

2014ko apirilaren 17an argitaratutako Lubuntu 14.04 izan zen epe luzerako euskarria (Long Term Support, LTS) eskaintzen zuen lehen bertsioa.

Kanpo estekak aldatu