Loukanikos (Λουκάνικος), Kanellos edo Greziako txakur anarkista (2004?-2014) Atenaseko Syntagma plazan 2011an egin ziren protestaldietan ezaguna egin zen.

Loukanikos desfile batean.
Thodoris (Θοδωρής), beste txakur, polizien kolpeak jasotzen.

Lukaniko hitzak grezieraz bertako "txerriki saltxitxa" esan nahi du eta hori zen txakur honi jarri zioten izena. Animalia kaleko txakurra zen, mestizoa, tamaina erdikoa.

Bizitza aldatu

Animalia 2008tik bizi zen plaza horretan[oh. 1] eta gatazkak hasi ziren lehen unetik manifestarien alde jarri zen. Haren irudia ospetsu egin zen manifestazio guztien buruan jarrita poliziei zaunka egiten.[1] Protesta haien ikonoa bihurtu zen.

Exarcheia auzoko gizon jubilatu batek, Akiles jaunak, bere etxean jaso zuen. Loukanikos telebista askoren erreportaietan agertu zen (CNN, BBC, Al Jazeera), eta 2011an Time aldizkariak urteko ehun pertsonalitateen artean jarri zuen, "The riot dog" izenburupean (Istiluen txakurra); Greziako To Vima aldizkariak, bestetik, "2011ko urteko pertsonalitatea" izendatu zuen.[2]

Protestetan parte hartzeak txakurraren osasuna kaltetu zuen. Bere albaitariaren arabera gas negar-eragileek animaliaren arnas aparatua kaltetu zuen. 2014ko maiatzean, bihotzekoak jota, Akiles jaunaren etxean hil zen.

Oharrak aldatu

  1. Batzuen iritziz 2008koa eta 2011koa txakur desberdinak ziren, bata Kanellos eta bestea Lukanikos.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu