Sintagma plaza
Sintagma plaza (grezieraz Πλατεία Συντάγματος, Platía Sindágmatos, euskaraz Konstituzioaren Plaza) Greziako Atenas hiriburuan erdigunean dagoen enparantza bat da, Plaka eta Monastiraki auzoetatik hurbil eta Atenasko Akropoliaren oinean. Enparantza honetan Greziako Legebiltzarra eta Gudari ezezagunaren hilobia daude.
Syntagma plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′32″N 23°44′05″E / 37.97556°N 23.73472°E |
Arkitektura | |
Historia
aldatu1843ko irailaren 3an jazotako altxamendu militarraren ondorioz Oto Greziakoak Konstituzioa onartzera derrigortua izan zelarik enparantza bere gaur egungo izenez izendatu zuten.
1932ko martxoaren 25an inauguratua izan zen (Independentzia Eguna). Gudari Ezezagunaren Hilobia hilzorian dagoen hoplita bat eta Periklesen hileta otoitz ospetsuko testuez apaindua dago. Gainontzeko enparantza honetako hormak 1823. urtetik honata jazotako greziar garaipen militarren omenezko brontzeezko armarriez apainduak daude.
Guardia Nazionala edo Evzones direlakoek hilobia etengabe zaintzen dute, usadiozko greziar gona eta eskalapoiez jantzirik doazelarik. Eguberrietan urtero usadiozko eguberrietako zuhaitza jarri ohi da. Bestalde, enparantza honetan Atenasko metroaren Systagma plazako geltokia kokatzen da.
2010-2012ko Greziako Protesten kokaleku edo gune garrantzitsua izan zen, bertan gertakari, manifestazio eta manifestari eta polizien arteko liskar ugari jazo zirelarik.
Iruditegia
aldatu-
Plazaren sarrera.
-
Greziako Legebiltzarraren eraikina Syntagma plazatik ikusita.
-
Ikuspegi panoramikoa.
-
Zaindariak Gudari Ezezagunaren Hilobiaren aurrean.
Kanpo estekak
aldatu- Sintagma plazari buruzko informazioa Greziako Turismo Bulegoaren webgunean (Ingelesez) (Hebreeraz)