Loughinislandgo sarraskia

Loughinislandeko sarraskia (ingelesez: The Loughinisland Massacre) 1994ko ekainaren 18an egin zen Ipar Irlandako Loughinisland herrixkan. Egun horretan Ulsterko Boluntarioen Indarra (ingelesez Ulster Volunteer Force - UVF) talde loalistaren partaide batzuk eraso-erriflekin pub batean sartu ziren, sei pertsona zibil hiltzen eta beste bost zaurituta utziz. Pubeko bezero gehienak katolikoak izaten ziren. Urtetan Royal Ulster Constabularyren agenteak inplikaturik zeudela susmatu zen eta ikerketan akats larriak egin ziren. Pubeko bezeroak telebistan 1994ko Munduko Futbol Txapelketa ari ziren ikusten; horregatik sarraskia "World Cup massacre" izenarekin ere ezagutzen da.[1]

Loughinislandgo sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Data1994ko ekainaren 18a
KokalekuLoughinisland (en) Itzuli
HerrialdeaIpar Irlanda
Ombudsmanen poliziaren bulegoa Belfasten.

Gertaerak aldatu

Sarraskia O 'Toole pubean izan zen. Bertan katolikoak ibiltzen ziren gehienbat, eta hilketak gertatu ziren egunean jendea Irlandako Errepublikak Italiaren aurka 1994ko Munduko Koparen ondorioz jokatu zuen partida ikusten zegoen. Hildakoak hauek izan ziren: Adrian Rogan (34 urte), Malcolm Jenkinson (52 urte), Barney Green (87 urte), Daniel McCreanor (59 urte), Patrick O'Hare (35 urte) eta (39 urte), guztiak hiritar katolikoak.[2]

UVFk erasoa burutu zuen, Irlandako Nazio Askapenerako Armadak (INLA) 1994an egin zuen Shankill Roadeko erasoari erantzun gisa. Nolabait, Ulsterko Errege Jendarmeriako agente eta informatzaile bikoitzak sarraskian sartuta zeudela, eta poliziak txostenak eta frogak suntsitu zituela ikerketan ezagutu zen. Ombudsmaneko poliziak, biktimen senideen salaketen ondoren, kasua ikertu zuen. 2011n, ikerketak ondorioztatu zuen ikerketan akatsak egon zirela, baina ebidentziarik aurkitu gabe. Ombudsmanek 2016an egindako txosten berri batek, ordea, poliziaren eta UVFren arteko loturak azalarazi zituen. 2017an, sarraskiari buruzko dokumental bat argitaratu zen, No Stone Unturned izenburukoa.[3]

Oroimena aldatu

Erasoaren 18. urteurrenean, 2012an, Irlandako Errepublikako selekzioak Italiaren aurka jokatu zuen, orduan, 2012ko Eurokopa zela-eta, Poznanen, Polonian. Talde irlandarrak, gertaeren oroimenean, besoko beltza jantzi zuen. Proposamena Irlandako Futbol Elkarteak egin zuen eta UEFAk babestu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. "The UVF's catalogue of atrocities", Wayback Machine. BBC News. [1]
  2. https://cain.ulster.ac.uk/sutton/chron/1994.html
  3. Kearney, Vincent (2016ko ekainaren 9a). «Police colluded with Loughinisland killers. [2]
  4. «Ireland's Euro 2012 armband match tribute to UVF massacre victims slammed». BelfastTelegraph.co.uk. ISSN 0307-1235. [3]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu