Lost Media (euskeraz: Material galdua) termino generikoa da eta dagoeneko existitzen ez den komunikabideen eduki multzoa biltzeko erabiltzen da, edo, oro har, ez dago eskuragarri publikoarentzat.[1]

Lost Mediaren simboloa
Lost Mediako seinua

Urteetan zehar, pertsonek "Lost Media"-rekiko duten interesa hazi egin da, bai Interneten barruan bai kanpoan eta bilaketa-taldeak sortu dira material jakin batzuk berreskuratzeko eta kasu ezagunenak estekatzeko, web orrialdeak sortu egin dira.

Lost Media Wiki eta Lost Media Wiki Español aldatu

Internet sortu baino askoz lehenago ere bazegoen interesa, museoen aldetik bereziki, galdutako edo eskuragarri ez zegoen eduki artistikoa ikertzeko eta berreskuratzeko. Interneten masifikazioarekin, errazagoa bihurtu zen pertsonek beren esperientziak partekatzea. Lost Media terminoa honen ondorioz sortu zen.[2]

Interneten garai modernoagoetan, bi web-orri sortu ziren material hori dokumentatzeko, aztertzeko eta aurkitzeko. Hauek Lost Media wiki (LMW) eta Lost Media wiki español (LMWÑ) dira.[3]

Lost Media Wikian material horiek bilatzen dira, talde honek anglohiztun jatorriko materiala eta nazioarteko material pixka bat bilatzen du. Gaztelerazko lost media wiki delakoak gauza bera egiten du, jatorri hispaniarrekoak bilatzen dituztez. Bi taldeetan "LMW/LMWÑ on the hunt" deritzona egiten da. Talde horiek ados jartzen dira material espezifiko bat elkarrekin aurkitzeko.[4]

Esanahia aldatu

"Lost Media" terminoa lehen begiratuan baino konplexuagoa da. Ez da ezagutzen terminoaren prozesu zehatza, baina teoria esanguratsuenak /4chan edo Reddit-en hasi zirela erabiltzen esaten du. Jakina da 2010ean indarra irabazi zuela, garai hartako beste kontzeptu ezagun askoren artean “Lost Media” kontzeptuak ospea lortu zuenean.

Bere izenari buruz ere asko eztabaidatu da beste hizkuntza batzuetan, hala nola gaztelainaz, Mediaren hitzez hitzeko itzulpena oso anbiguoa delako. Horregatik, askok uste dute esateko modu zuzena "galdutako komunikabidea" dala.

Sailkapena aldatu

Galdutako materiala bilatzen duten interneteko foro edota foro guztiek sailkapen mota bera dute.

Materialak sailkapena du haren egoera ezagutzeko eta artikulu guztiak desordenatuta egon ez daitezen eta antolatuago egon daitezen. Hona hemen sailkapenak:

Aurkitutakoa: materiala lehen galduta egoan baina orain aurkituta dago eta 100% daukagu

ADIBIDEA: Metropolis[5]

Partzialki aurkitua: materialaren % 50 edo gehiago bakarrik badago eskuragarri.

ADIBIDEA:  Shrek - I Feel Good[6]

Partzialki galdua: materiala ia % 100ean dago, baina oraindik ez dago erabat.

ADIBIDEA: All That[7]

Galdua: materiala osorik eskuragarri ez dagoenean.

ADIBIDEA: Inventio Fortunata[8]

Materialaren benetakotasunaren arabera: aldatu

Egiaztatu gabeko existentzia: Materialaren existentziari buruzko zalantzak daudenean. Hainbat faktorek eragin dezakete horrela izateko, hala nola iturrien edo testigantzen fidagarritasunak.

ADIBIDEA:  Las noches del Hombre Lobo[9]

Ez-existentzia berretsia: Legitimotzat edo zalantzazkotzat jotzen zen materiala erreala ez izatea gertatzen denean.

ADIBIDEA: A Day With Spongebob SquarePants[10]

Erabiltzen ez diren terminoak: aldatu

"Ezeztatuta", "Merkaturatzeko prest ez", "Lataratuta/artxibatuta"

Lehenago, bai Lost Media Wiki bai Lost Media en Español izenekoek "baliogabetutako" sailkapena eta eratorriak erabiltzen zituzten publikoari inoiz bota ez zitzaizkion edukiak sailkatzeko. Erabiltzeari utzi zioten nahasterik ez izateko. Orain ezeztatutako lanak beste guztiak bezala sailkatzen dira.

ADIBIDEA: Grand Theft Auto 64[11]

Baldintzak aldatu

Galtzeko baldintzak: aldatu

Antzina, material bat galtzea oso normala zen. Kontserbazioa gaur egun duguna baino askoz okerragoa zen, eta horregatik 1950 baino lehenagoko film asko galdu egin dira, %80 gutxi gora behera. Arrazoia, normalean, suteengatik izaten zen, garai hartan zintak nitratorekin egiten baitziren, eta, horren ondorioz, normalean film horiek erre egiten ziren, eta, beraz, galdu egiten ziren.[12]

Hori filmen kasuan, literaturaren munduan, aldiz, oso bestelakoa da. Kristo aurreko idazkien % handi bat galduta dago, garai haietan gudak oso normalak zirelako eta gerra horietan materiala suntsitu egiten zelako. Kolonizazio garaiko liburuak ere harribitxi arraroak dira. Izan ere, hainbeste guda egon arren, jendeak ez zituen gauzak gaur egun bezain ondo tratatzen. Horregatik, munduko mapari buruzko liburu ospetsu asko galduta daude garai hartakoak, baina litekeena da oraindik ere existitzea edozein lekutan.

Azken kasua telebistaren munduarena da. Kapitulo kopuru handia duten serien batean oso litekeena da horietako batzuk galduta egotea. Zentsuratik, babesetik, interes txikitik eta publikoaren gorrototik etor daiteke ere. Lehen aipatutako arrazoiengatik serie batzuk guztiz galdu dira.[13]

Aurkitzeko baldintzak: aldatu

Egunean galdutako material bat gutxi gora bera aurkitzen da, arrazoia askogaitik izan ahal da. Normalean, pertsona batek (edo empresa bat) materiala eskuetan eduki eta Internetera igotzen duelako izaten da arrazoia. Hori ez da beti gertatzen, batzuetan pertsona batek izaten duelako, baina erakutsi nahi ez duelako (normalean, arrazoi pertsonalengatik). Halaber, gordeta zegoen leku ageno batean egon daiteke, hala nola zabortegietan edo meategietan.

Material guztia suntsitu ez denean eta oraindik zati bat kaltetu gabe dagoenean, materialaren topaketa partziala izan daiteke. Materiala pribatua duen erakundeak zati bat botatzen duenean bilatzaileak asetzeko.

Batzuetan, materiala ezin da atera edo aurkitu, adibidez, kaltegarria bada, edo bideoan grabatutako krimen bat bada poliziak babesten du.

Azpimarratu behar da material guztia ezin dela aurkitu, kopia guztiak suntsituta daudela dakitelako edo inork ez daualako aurkitzeko interesik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lost Media. 2022-10-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Preguntas frecuentes» Wikia Lost Media (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. «The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. «On the Hunt archives - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. Metropolis (1926ko filma). 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. «Shrek - I Feel Good (lost animation test of computer-animated film; 1996) - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. «All That (partially lost Nickelodeon sketch comedy series; 1994-2005) - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. «Inventio Fortunata (lost travelogue; 14th century) - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Gaztelaniaz) «Las noches del hombre lobo (película española de horror perdida; existencia no confirmada; 1968)» Wikia Lost Media (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. «A Day With SpongeBob SquarePants: The Movie (unproduced unauthorized direct-to-DVD mockumentary film; 2011) - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) «Grand Theft Auto 64 (videojuego cancelado para Nintendo 64; 1999)» Wikia Lost Media (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. (Gaztelaniaz) Película perdida. 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
  13. ¿Qué significa "Lost Media"?. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak aldatu