Los cien mil hijos de san Luis

Pérez Galdósekl idatzitako Episodios Nacionales sailaren eleberria

Los cien mil hijos de san Luis (1877) Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko bigarren saileko seigarren eleberria da. San Luisen Ehun Mila Semeak gisa ezagutzen den mugimenduaren inguruko gertakariak kontatzen ditu.

Los cien mil hijos de san Luis
Gómez Soler y Estebanen marrazkia.
Datuak
IdazleaBenito Pérez Galdós (1877)
Argitaratze-data1877
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaLos cien mil hijos de san Luis
Herrialdea Espainia
BildumaEpisodios Nacionales
Euskaraz
IzenburuaSan Luisen Ehun Mila Semeak

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fernando VII .a Espainiakoaren eta bere gertuko taldearen azpijokoak deskribatzen ditu, 1823an armada frantses baten inbasioa errazteko, Angulemako dukearen agindupean zegoen San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoak. Gertaera hoien lorpenak Hirurteko Liberalaren amaiera eta beldurrezko garai baten hasiera, Hamarkada Deitoragarriaren hasiera alegia, ekarri zuen.

Oinarri historiografikoak aldatu

Atal honetan, Jenara Baraonak idatzitako balizko eskuizkribu baten edukiaren mende jartzen du Galdosek kontakizun historikoa. Lehen ataletan gauza bera egin zuen Juan Bragasekin, gertaeren bertsio «demagogiko, hipokrita eta berekoia» emanez. Pertsonaia historikoak eta literarioak foiletin erromantikoaren argumentuan nahasten dira berriz ere, Jenara Baraona batekin, errege espainiarraren agente-lana egiten duena frantsesekin, Chateaubriand berarekin negoziatuz. Egia esan, Kotska Vayo, Mirafloresko markesa, Antonio Alcalá Galiano, Jerónimo de la Quintana, Ramón de Mesonero Romanos eta, are gehiago, François-René de Chateaubrianden lan eta testu historiko gehienak erabili zituen Galdosek.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu