Lorelei (alemanez: Loreley edo Lorelei, Lore-Ley, Lurley, Lurelei, Lurlei) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko St. Goarshausen udalerrian (Koblentzatik 30 kilometro hegoaldera) Rhin ibaiaren ertzean kokaturiko arroka bertikal mitikoa da. Rhin Garaiko haranean kokaturik dago.

Lorelei (Arroka)
Datu orokorrak
Garaiera109 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak50°08′22″N 7°43′44″E / 50.139444444444°N 7.7288888888889°E / 50.139444444444; 7.7288888888889
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Honen parte daMiddle Rhine (en) Itzuli
Upper Middle Rhine Valley (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
Rural district of Rhineland-PalatinateRhein-Lahn-Kreis
Verbandsgemeinde in Rheinland-PfalzVerbandsgemeinde Loreley
Alemaniako hiri ez den komunitateaBornich

Ezaugarriak aldatu

Nabigaziorako oso inguru gaiztoa da, izan ere 120 metroko garaiera duen haitzaren azpian sakonera gutxiko uretan harri zorrotz ugari baitaude, bai eta korronte gaiztoak ere. Mendeetan zehar Rhina nabigatzen zuten itsasuntzi asko urperatu dira eta marinel ugarik utzi dute bertan bizia.

Etimologia aldatu

Izenaren lehenengo zatia aleman zaharreko lureln hitzetik dator, zeinak "zurrumurrua" esan nahi duen. Bigarren zatia ley hitz zelta da, "arroka". Beraz Lorelei "zurrumurru egiten duen arroka" da. XIX mendearen aurretik urjauzi txiki bat zegoen bertan eta honen zaratak mendian oihartzun egiterakoan arrokak hitz egiten zuela zirudien.

Kondairak aldatu

Hamaika kondaira sortu dira loreleiren inguruan. Zaharrenek arrokan ipotxak bizi zirela zioten.

1801ean Clemens Brentano konpositore alemaniarrak Zu Bacharach am Rheine balada sortu zuen. Bertan zioenez, Lorelei izeneko neska bat zigortua izan zen bere kantuaz gizonak txunditu eta galbidera eramateagatik. Berak hil aurretik Rhin ibaia ikusi nahi zuela eta azken aldiz arroka gainera igotzen utz ziezaioten eskatu zuen. Goian zegoela bere burua ibaira bota zuen eta oraindik azpiko harrietan bere kantua entzuten da.

Heinrich Heinek 1824ean Brentanoren kondaira moldatu zuen, Lorelei lamia zela esanez. Arroka gainean ilea orrazten egoten zen eta bere abestiekin marinelak erakartzen zituen arroketan hil zitezen. 1837an Friedrich Silcherrek Heineren hitzekin abestia osatu eta kanta hau alemaniarren folklorean txertatuz joan zen.

Abestiak aldatu

 

Ugari dira Loreleiren inguruan sorturiko abestiak (Tom Tom Club, Styx, Cocteau Twins, Fleet Foxes, The Pogues, Scorpions, The Explorers, Wishbone Ash, Comeback Kid, Blackmore's Night, Paul McCartney...) eta operak (Alfredo Catalanik Loreley, William Vincent Wallacek Lurline). Hona hemen abestirik ezagunenak:

The Pogues aldatu

Peace and Love (1989) diskan atera zuen Lorelei kantua. Hona hemen leloa:

River, river have mercy
Take me down to the sea
For if I perish on these rocks
My love no more I'll see

Ibai, ibai, errukitu zaitez
eraman nazazu itsasoraino
haitz hauetan hiltzen banaiz
ez baitut nere maitea berriz ikusiko

Scorpions aldatu

Sting in the Tail (2010) diskoan atera zuen Lorelei kantua. Hona hemen kantuaren leloa:

Lorelei
My ship has passed you by
and though you promised me to show the way
you led me astray
you were my lorelei
what kind of fool was I
cause I believed in every word you said
and now I wonder why
Lorelei

Lorelei
nire itsasuntziak zeharkatu zaitu
eta bidea erakutsiko zenidala zin egin bazenidan ere
noraezean utzi nauzu.
Zu zinen nire Lorelei,
ze babua izan nintzen
zure hitz guztiak sinistean.
Eta orain galdetzen dizut, zergatik
Lorelei

Euskal Herrian aldatu

Asier Serranok gidatzen zuen euskal musika taldeak Lorelei izena hartu zuen.

Kanpo estekak aldatu