Lomeko Hitzarmena Europar Batasunak Afrikako, Karibeko eta Ozeano Bareko herrialdeekin sinatutako hitzarmen berezia da, Europako merkatuetarako sarrera lehenetsia eskainiz herrialde haien garapena sustatzea helburu duena.[1] Yaundeko Hitzarmena ordezkatu zuen. Herrialde hauek, bere interesak defendatzeko, Afrikako, Karibeko eta Ozeano Bareko Herrialdeak izeneko erakundea sortu zuten.

Berez bost bertsio edo hitzarmen ezberdinak dira:

  • Lome I (1975-1979) – 45 herrialde
  • Lome II (1979-1985) – 57 herrialde
  • Lome III (1985-1990) – 66 herrialde
  • Lome IV (1990-1995) – 68 herrialde
  • Lome IV berrikusia (1995-2000) – 71 herrialde

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.