Loevesteingo gaztelua

Herbehereetako gaztelua

Loevesteingo Gaztelua (nederlanderaz: Slot Loevestein) Herbeheretako Zaltbommel udalerrian, Gelderlanden dagoen Erdi Aroko gotorlekua da. Eraikina XIV. mendekoa da. Gaur egun museoa da.

Loevesteingo gaztelua
New Dutch Waterline
Dutch Water Line
Kokapena
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Gelderland
Hanseatic cityZaltbommel
Koordenatuak51°48′59″N 5°01′17″E / 51.81639°N 5.02139°E / 51.81639; 5.02139
Map
Historia eta erabilera
Siege of Loevestein
ErabiltzaileaMuseum Slot Loevestein (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaLoevestein 1
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Gaztelua Dirc Loef van Horne zaldunak eraiki zuen (hortik dator "Loef Stein") 1357 eta 1397 artean. Laurogei Urteko Gerran Espainiako Herbehereetakoa izan zen eta 1570eko abenduaren 9a eta 19a bitartean bertako piratek (watergeuzen) okupatu zuten. 1572ko ekainaren 27an hartu zuten behin betiko.[1]

1619tik preso politikoentzako kartzela izan zen. Preso ospetsu bat Hugo Grocio izan zen, abokatu, poeta eta politikaria, askotan «nazioarteko zuzenbidearen aita» bezala aipatua; biziarteko kartzela-zigor polemiko bat betetzen egon zen bertan.1621ean, Maria van Reigersberch emazteak, gazteluan ere ostatu hartuta, ihesaldia erraztu zion.[2]

Bigarren Mundu Gerrara arte, Loevesteingo gaztelua Nieuwe Hollandse Waterlinie edo Herbehereetako Ur-lerroaren parte izan zen, hau da, holandarren defentsa-lerro nagusietariko bat; lerroa, funtsean, mendebaldeko probintzien hegoaldean eta ekialdean zegoen lur-eremu baten uholdean oinarritzen zen, horrela etsaiei mugimenduak oztopatzeko.

Gaur egun, gaztelua Erdi Aroko museo gisa erabiltzen da.[3]

Erreferentziak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu