Lipetsk[1] (errusieraz: Липецк) Errusiako hiria da, Lipetsk oblastaren hiriburua. Herrialdearen mendebaldean dago, Voronezh ibaiaren ertzean, Don ibaiaren arroan, Moskutik 438 km hego-ekialdera. 2010ean 508.887 biztanle zituen[2].

Lipetsk
Липецк
hiri/herria
Lipetsk city.jpg
Flag of Lipetsk.png Coat of Arms of Lipetsk (Lipetsk oblast).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Lipetsk oblasta
Hiri okrugaLipetsk Urban Okrug
AlkateaQ23656008 Itzuli
Izen ofizialaЛипецк
Jatorrizko izenaЛипецк
Posta kodea398000–398059
Geografia
Koordenatuak52°37′12″N 39°36′0″E
Azalera318 km²
Altuera160
Demografia
Biztanleria510.439 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea1.600,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1703
Telefono aurrizkia4742
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakVinnytsia eta Cottbus
http://www.lipetskcity.ru www.lipetskcity.ru

HistoriaAldatu

XIII. mendeko kroniketan ageri da lehen aldiz aipatuta Lipetsk. 1284an mongolek suntsitu zuten. 1703an, Petri I.a Handiak galdategi bat eraikitzea agindu zuen, burdin meategien ondoan, armadarako obusak egiteko. 1779an, hiri-izaera eman zioten.

Bigarren Mundu Gerran hiria alemanen eraso-lerroan zegoen, baina Göringek zuzentzen zituen aireko indarrek ez zuten bonbardatu. Urteetan jardun dute historialariek eta aireko gerraren taktiketako espezialistek ikertzen zergatik geratu ote zen Lipetsk kalterik jasan gabe, baina ez dago azalpen garbirik.

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

1926 1939 1956 1962 1967 1970 1973 1976 1979
21.000 67.000 123.000 194.000 253.000 289.000 327.000 361.000 396.000
1982 1986 1989* 1992 1996 2000 2002* 2007 2010*
423.000 434.000 449.635 463.000 476.000 521.000 506.114 502.600 508.887

 * Errolda urteak

EkonomiaAldatu

Hiriko industria nagusiak dira burdingintza, makinagintza, metalen eraldaketa, makina-erremintak, motorrak, produktu kimikoak, elikagaigintza eta ehungintza.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu