Limones en invierno

Izaroren diskoa

Limones en invierno Izaro Andres kantariaren hirugarren diska luzea da[1], 2020. urteko urtarrilean argitaratutakoa[2].

Limones en invierno
Izaro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2020ko urtarrilaren 31
GrabazioaGaztain Estudioak
(Zestoa, Gipuzkoa)
Iraupena37'46"

Musikariak aldatu

Honako musikari hauek hartu dute parte diskoan[1]:

  • Izaro Andres (ahotsa)
  • Iker Lauroba (gitarra)
  • Oriol Flores (bateria)
  • Julen Barandiaran (baxua)
  • Garazi Esnaola (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak aldatu

 
Izaroren kontzertua Iradier Arenan, 2021ean COVID-19 pandemiako murrizketa garaian.

Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan. Hainbat musika tresnaren soinuak Oihenart eta Solana estudioetan ere grabatu ziren. Aurreko lanetan bezala hiru hizkuntzatan egin ditu abestiak, euskaraz lau, gazteleraz bost eta ingelesez bat. Diskoa plazaratu aurretik bi abestiren bideoklipak atera zituen eta arrakasta handia izan zuten. Lehenengoa Invierno a la vista abestiarena izan zen Xoel López abeslari galiziarrarekin batera[3]. Bertan dagoeneko finkatu zen diskoari zentzua ematen dion limoiaren kontzeptua. Bigarren singlea Paris izan zen[4] eta hirugarrena Libre, kalitate handiko bideoklipak lagunduta. Genero indarkeriaren gaia jorratzen duenez 2020ko martxoaren 8aren inguruan asko zabaldu zen[5].

Itxialdia aldatu

Diskoaren aurkezpen bira Mexiko Hirian abiatu zuen eta ondoren Euskal Herriko hiriburuetan abesteko asmoa bazuen ere [6] COVID-19 pandemiak dena atzeratu zuen. Itxialdia probestuz maiatza hasieran single berria atera zuen, Tiempo ausente, konfinamendua bera gaitzat hartuz.[7].

Azala aldatu

Izaro bera ageri da azalean eta buru gainean hosto, lore eta fruituak ditu, zuhaitz bat irudikatuz. Markel Idigorasen diseinua izan da.

Kantuen zerrenda aldatu

  1. Invierno a la vista - 3:45
  2. Aquí - 3:29
  3. Libre - 3:51
  4. Paris - 3:50
  5. Mi canción para Elisa - 4:52
  6. Ihintza - 4:18
  7. You - 3:21
  8. Patinar sobre el hielo - 2:57
  9. Hainbeste - 4:06
  10. Oso blanco - 3:23

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Limones en invierno» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  2. «Disko berria iragarri du Izarok 2020ko urtarrilerako, 'Limones en invierno' - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-11-05). «Izarok disko berriaren lehen abestia eta bira iragarri ditu» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  4. «Izarok Parisi abesti bat idatzi dio» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  5. «Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du» KULTUR SHAREA (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. «Izarok 'Limones en Invierno' diskoa aurkezteko bira iragarri du» Euskal Irrati Telebista 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  7. (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Kanpo estekak aldatu