Lily van Angeren-Franz
Lily van Angeren-Franz (Alemania, 1924ko urtarrilaren 24a – 2011ko martxoaren 7an) Auschwitz-era biziraun zuen emakume ijitoa izan zen.
Lily van Angeren-Franz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nowe Miasteczko (en) , 1924ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Woerden, 2011ko martxoaren 7a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia aldatu
Neustadtl-en jaio zen, sinti familia batean. Karabana batean bizi ziren eta uda partean Hildesheim-era mugitzen ziren. 1938an naziek Lilyren aita Sachsenhausen-era eraman zuten eta Lily eskolatik kanporatu zuten, Nurembergeko Lege arrazialak zirela eta. 1943ko martxoaren 1ean Lily eta bere ahizpa atxilotu eta Hildesheimeko polizi kuartelera eraman zituzten, eta handik Auschwitz-Birkenau-era. Preso zenbakia tatuatu zioten besoan, Z-561, orduan 19 urte zituen. Tifusarekin gaixotu zen baina ez zuten hil, ohikoa zenez. Ravensbrück-era mugitu zuten eta han arma fabrika batean lan egiten izan zuten.[1][2]
SS-ak antolatutako "Marchas de la muerte" delako batean hegazkinetatik erasotuak izan ziren eta Lily beste emakube romaní batzuekin batera ihes egin eta basoan ezkutatu ziren, Txekia-ko mugara iritsi ziren arte, Porraimos-era biziraun zuen beraz. Gurutze Gorrian lagundu zuen denbora batez eta azkenik, Hildesheim-era bueltatu zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean, bere aita, Julius Franz eta bere ahizpa Waltraud bertan zirela entzun zuen eta, bere ama eta bere bost neba-arreba Auschwitz-etik ez ziren bizirik atera.[2][1] Gerora, Holandara mugitu zen.[1]
Ernst-August König-en, Zigenerlager-en nagusia (ijitoentzako barrakoi bereizia Auschwitz) kontrako epaiketan testigantza eman zuen, eta SS-etan lan egin zuten ia guztien izenak gogoratzeko gai izan zen.[2][3]
Aitortzak aldatu
- 2020an, Silvia Agüeroren Resistencias Gitanas liburuan bere istorioa kontatzen da.[3]
- 2006an Europako Legebiltzarrean Porraimosen testigantza eman zuen.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d Martínez, Juan Molleja. (2011-11-14). «Porrajmos: Te Bisterdon Tumare Anava: Lily van Angeren-Franz» Porrajmos (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Las valientes mujeres que condenaron a los nazis responsables del genocidio gitano» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).