Likidazio-balioa aktibo baten berezko prezioa izango da, merkatu irekian honakoaren salmenta espero denean. Aktiboaren likidazio balioa merkatuko prezio orokorra baino baxuagoa izaten da.[1] Beste era batera, Funtseko partaidetza bakoitzak egun jakin batean duen preziotzat definitzen du.[2]


Balio hau, normalean merkatu-balioa baino baxuagoa izaten da. Dirutan ez bezala, zenbait aktibo ez-korronte, aktibo higiezinak edo erabilitako makineria esaterako, askotan hainbat hilabete behar izaten dute salmentetan berezko merkatu-balorea berreskuratzeko, eta oro har, salmenta bati birsalmenta bat egokitzen bazaio oraindik eta balio baxuagoa geldituko zaio.

Likidazio balioa gehienetan behartutako likidazioa izango da, hau da, saltzailea behartuta ikusten da bere aktiboak saltzera eta onartzen du salgaien salmenta-prezioa baxuagoa izango dela merkatuan izan dezakeen berezko balioa baino.

Likidazio balioa erabiliz, aktibo baten berezko prezioa kalkulatzeko, honako formula erabiliko dugu:

FP: Funts Propioa

AP: Aurrez dauden partaidetzak

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Valor de liquidación» www.enciclopediafinanciera.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. «Maiz egiten diren galderak - Laboral Kutxa» www.laboralkutxa.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).

Kanpo estekak aldatu