Ireki menu nagusia

Ekonomian, aktiboak pertsonek edo enpresek dituzten baliabide ekonomikoak dira, bere jarduera aurrera eraman eta une batean trukatu eta dirua eskuratu edota zorrak kitatzeko balia daitezkeenak. Dirua bera ere aktibotzat jo ohi den baliabidea da. Enpresetan, aktiboak egoera-balantzean agertzen dira, hauek finantzatu edo ordaintzeko erabili diren kapitalarekin eta beste kanpo zorrekin batera. Aktiboaren finantza-iturriek ondare garbia eta pasiboa delakoa osatzen dute.

Enpresa baten aktiboakAldatu

Enpresa edota merkatari batek eduki ditzakeen ondasun ekonomiko edota kobro-eskubide multzoa da, eta etorkizuneko ekitaldietan onuragarriak izango diren gastuak.

Aktibo motakAldatu

  • Aktibo korronte
  • Aktibo ez korronte
  • Finantza aktibo
  • Aktibo ukiezin
  • Azpiko aktibo
  • Aktibo erabilgarri
  • Aktibo geroratu
  • Epe luzeko aktibo
  • Epe laburreko aktibo

Aktiboa 2017ko Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren araberaAldatu

Kontabilitate Plan Orokorraren esparru kontzeptualak zehazten duen moduan, aktiboak enpresak ekonomikoki kontrolatzen dituen ondasun, eskubide eta bestelako baliabideak dira. Etorkizuneko gertaeren ondorioz sortutako irabaziak edo etekin ekonomikoak lortzea espero da.

Balorazio irizpideakAldatu

  • Kostu historikoa
  • Arrazoizko balioa
  • Uneko balioa
  • Erabilitako balioa
  • Amortizazio kostua
  • Hondar-balioa

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.