Liferay (ataria)
Liferay edukien kudeaketarako atari bat da, Javan eta kode irekian idatzita dagoena. 2000an sortu zen hasiera batean irabazi asmorik gabeko erakundeentzako soluzio gisa.[1][2]
Liferay (ataria) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2004 |
Azken bertsioa | 7.4 GA99 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | Java (mul) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License, version 2.1 or later (en) eta lizentzia jabedun |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Liferay Inc (en) |
liferay.com | |
Iturri-kodea | https://github.com/liferay/liferay-portal |
Historia
aldatuLiferay Portal jatorrizko produktua 2000. urtean sortu zuen Brian Chan software-arkitekto nagusiak, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako enpresa-atariaren irtenbidea emateko. 2004an, enpresa Liferay, Inc. izenarekin eratu zen, eta bere filial alemaniarra, Liferay GmbH, formalizatu zuen. 2007an, enpresak Asiako egoitza berri bat ireki zuen Dalian-en, Txinan, eta Liferay SL filial espainiarra. 2009ko martxoan, enpresak bulego berri bat ireki zuen Bangaloren (India). Orain arte, Liferayk 22 bulego ditu mundu osoan[3], eta 250 bazkide baino gehiago ditu[4] eta kode irekiko komunitateko 180.000 kide.
Sun Microsystemsek eta Liferayk teknologiak trukatzeko akordio bat sinatu zuten 2008ko maiatzean.[5] Geroago 2010ean, Oraclek Sun erosi zuen,[6] eta elkarrekin sortutako GlassFish Web Space Server ataria ez zen sartu ibilbide-orrian, Liferay, Inc-i Itzuli zen produktua.
2013ko apirilean, TIBCO Software-rekin elkartu zen Liferay enpresarako konektibitate-egokigailu batzuk eskaintzeko (eC Adaptters). TIBCO ActiveMatrix Business Works erabiltzen dute egokigailu horiek, Liferay ataria sistema ugaritan errazago integratu ahal izateko[7]
2016ko maiatzean, konpainiak Liferay Digital Experience Platform sartu zuen, Liferayren jatorrizko ataria handitzeko, eta, hala, funtzio gehigarriak eskaini zituen, "engagement" metriken erabilera esaterako.[8]
Aurkezpena (2011)
aldatuLiferay atariak arloko hainbat aldizkaritatik sari anitz jaso ditu eta deskarga asko ditu (60.000 baino gehiago hilabetean eta guztira milioi bat baino gehiago).[9]
Azpimarratu beharreko ezaugarriak (2011)
aldatu- Aplikazioen zerbitzari gehienetan dabil, baita servlet edukitzaile, datu-base eta sistema eragile gehienetan, alegia, 700 konbinazio posible baino gehiagotan.
- JSR-268-rekin bateragarria.
- Aurreraikitako 60 Portlet baino gehiago eskuragarri Out-of-the-box.
- Edukiak kudeatzeko sistema bat da (CMS).
- Orrialde pertsonalizatuak erabiltzaile guztientzat.
Enpresentzat sortua, Liferay atariak toki birtualak eskaintzen ditu norberak zentralizatu, partekatu eta lankidetzan aritu ahal izateko, bukaerako erabiltzailearengan pentsatuz eraikia.
5.2 bertsioaren ezaugarri berriak (2011)
aldatu- Kontrol-panel hobetua.
- Erabiltzaileen administrazio berria eta erakundeen administraziorako tresnak.
- Microsoft Office® integrazioa.
- Hobekuntzak Edukien Kudeaketarako Sisteman.
- Hobekuntzak Chaten portletean.
- Mezularitza pribatuaren portleta.
- Backend-en optimizazioak.
- WSRP-ren inplementazio berria.
- Integración con el SSO Siteminder®.
- Hobekuntzak API-an.
Zehaztapen teknikoak (2011)
aldatuHizkuntzak
aldatuLiferay-ek I18N jasaten du edozein out-of-the-box hizkuntzatarako eta 22 hizkuntzarekin irteten da fabrikatik. Itzulpen hauetako asko Liferay-en Open Source komunitatetik datozen eta hizkuntza mintzatzen diren pertsonek mantentzen dute, hizkuntza gehigarriak oso erraz gehitu ahal dituzte, hau jadanik askotan gertatu da produktuaren bizitzan zehar.
Teknologia erabiliak: | Estandarra: |
---|---|
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Liferay CMS Edukien administrazioa eta kudeaketa Aurreratua - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ «Liferay webguneen garapena eta migrazioa» elkarmedia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Locations | Liferay» www.liferay.com 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Partner Directory | Liferay» www.liferay.com 2021-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «News» www.businesswire.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Shankland, Stephen. «Oracle buys Sun, becomes hardware company» CNET (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Enterprise Portal Liferay Partners with TIBCO Software for Lower Cost Back-End Integration» CMSWire.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Liferay Announces a Platform for the Digital Enterprise» www.liferay.com 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Howard, Philip. «Liferay after Plumtree» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).