Liferay (ataria)

Liferay» orritik birbideratua)

Liferay edukien kudeaketarako atari bat da, Javan eta kode irekian idatzita dagoena. 2000an sortu zen hasiera batean irabazi asmorik gabeko erakundeentzako soluzio gisa.[1][2]

 Liferay (ataria)
Jatorria
Sorrera-urtea2004
Azken bertsioa7.4 GA99
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJava
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Lesser General Public License, version 1.2 or later (en) Itzuli eta lizentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaLiferay Inc (en) Itzuli

liferay.com
Facebook: Liferay Twitter: Liferay Instagram: liferayinc LinkedIn: liferay-inc- Youtube: UC3Ya5ZhK1SZocVdA_5QwGXg GitHub: liferay Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/liferay/liferay-portal

Historia aldatu

Liferay Portal jatorrizko produktua 2000. urtean sortu zuen Brian Chan software-arkitekto nagusiak, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako enpresa-atariaren irtenbidea emateko. 2004an, enpresa Liferay, Inc. izenarekin eratu zen, eta bere filial alemaniarra, Liferay GmbH, formalizatu zuen. 2007an, enpresak Asiako egoitza berri bat ireki zuen Dalian-en, Txinan, eta Liferay SL filial espainiarra. 2009ko martxoan, enpresak bulego berri bat ireki zuen Bangaloren (India). Orain arte, Liferayk 22 bulego ditu mundu osoan[3], eta 250 bazkide baino gehiago ditu[4] eta kode irekiko komunitateko 180.000 kide.

Sun Microsystemsek eta Liferayk teknologiak trukatzeko akordio bat sinatu zuten 2008ko maiatzean.[5] Geroago 2010ean, Oraclek Sun erosi zuen,[6] eta elkarrekin sortutako GlassFish Web Space Server ataria ez zen sartu ibilbide-orrian, Liferay, Inc-i Itzuli zen produktua.

2013ko apirilean, TIBCO Software-rekin elkartu zen Liferay enpresarako konektibitate-egokigailu batzuk eskaintzeko (eC Adaptters). TIBCO ActiveMatrix Business Works erabiltzen dute egokigailu horiek, Liferay ataria sistema ugaritan errazago integratu ahal izateko[7]

2016ko maiatzean, konpainiak Liferay Digital Experience Platform sartu zuen, Liferayren jatorrizko ataria handitzeko, eta, hala, funtzio gehigarriak eskaini zituen, "engagement" metriken erabilera esaterako.[8]

Aurkezpena (2011) aldatu

Liferay atariak arloko hainbat aldizkaritatik sari anitz jaso ditu eta deskarga asko ditu (60.000 baino gehiago hilabetean eta guztira milioi bat baino gehiago).[9]

Azpimarratu beharreko ezaugarriak (2011) aldatu

  • Aplikazioen zerbitzari gehienetan dabil, baita servlet edukitzaile, datu-base eta sistema eragile gehienetan, alegia, 700 konbinazio posible baino gehiagotan.
  • JSR-268-rekin bateragarria.
  • Aurreraikitako 60 Portlet baino gehiago eskuragarri Out-of-the-box.
  • Edukiak kudeatzeko sistema bat da (CMS).
  • Orrialde pertsonalizatuak erabiltzaile guztientzat.

Enpresentzat sortua, Liferay atariak toki birtualak eskaintzen ditu norberak zentralizatu, partekatu eta lankidetzan aritu ahal izateko, bukaerako erabiltzailearengan pentsatuz eraikia.

5.2 bertsioaren ezaugarri berriak (2011) aldatu

  • Kontrol-panel hobetua.
  • Erabiltzaileen administrazio berria eta erakundeen administraziorako tresnak.
  • Microsoft Office® integrazioa.
  • Hobekuntzak Edukien Kudeaketarako Sisteman.
  • Hobekuntzak Chaten portletean.
  • Mezularitza pribatuaren portleta.
  • Backend-en optimizazioak.
  • WSRP-ren inplementazio berria.
  • Integración con el SSO Siteminder®.
  • Hobekuntzak API-an.

Zehaztapen teknikoak (2011) aldatu

Hizkuntzak aldatu

Liferay-ek I18N jasaten du edozein out-of-the-box hizkuntzatarako eta 22 hizkuntzarekin irteten da fabrikatik. Itzulpen hauetako asko Liferay-en Open Source komunitatetik datozen eta hizkuntza mintzatzen diren pertsonek mantentzen dute, hizkuntza gehigarriak oso erraz gehitu ahal dituzte, hau jadanik askotan gertatu da produktuaren bizitzan zehar.

Teknologia erabiliak: Estandarra:

Erreferentziak aldatu

  1. «Liferay CMS Edukien administrazioa eta kudeaketa Aurreratua - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  2. «Liferay webguneen garapena eta migrazioa» elkarmedia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  3. (Ingelesez) «Locations | Liferay» www.liferay.com 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  4. (Ingelesez) «Partner Directory | Liferay» www.liferay.com 2021-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  5. (Ingelesez) «News» www.businesswire.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  6. (Ingelesez) Shankland, Stephen. «Oracle buys Sun, becomes hardware company» CNET (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  7. (Ingelesez) «Enterprise Portal Liferay Partners with TIBCO Software for Lower Cost Back-End Integration» CMSWire.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  8. (Ingelesez) «Liferay Announces a Platform for the Digital Enterprise» www.liferay.com 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  9. (Ingelesez) Howard, Philip. «Liferay after Plumtree» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).

Kanpo estekak aldatu