Libro de Alexandre

Libro de Alexandre («Alexandreren liburua») Erdi Aroan Alexandro Handiaren gaia ukitzen zuten elezahar landuen gaztelaniazko bertsioa izxan zen, XIII. mendearen erdian Juan Lorenzok idatzia. Iturri nagusiak Roman d´Alexandre frantsesa, eta Gualterio de Châtillonen Alexandreis latinezko poema dira, azken hau Kinto Kurtzio Ruforen lanean oinarritua zelarik. Mazedoniako buruzagia alegiazko elementuez inguraturik ageri da, egiazko nortasuna desitxuratuz eta haren biografia abentura eleberri bihurtuz: Alexandroren amazonen aurkako borroka, Babiloniako ikusgarrien deskribapena, hegan egiteko makina, etab.

Libro de Alexandre
F 45v del Libro de Alexandre (ms O).jpg
Jatorria
Argitaratze-data XIII. mendea
Jatorrizko izenburua Libro de Alexandre
Ezaugarriak

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu