Biafrar libera

Libera biafrar» orritik birbideratua)

Biafrar libera 1967 eta 1970 bitartean existitu zen Biafrako Errepublikaren diru unitatea izan zen. 1970ean indarrean egoteari utzi zion Nigeriak Biafra berreskuratu zuenean.

Biafrar libera
Ezaugarriak
HerrialdeaBiafra
Historia
Hasiera1967
Artikulu hau Briafrako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Libera (argipena)».

Jaulki ziren biafrar liberako lehenengo diru-paperak 5 txelinetako eta libera bateko balioa zuten. Txanponei dagokienez, 1969an jaulki ziren lehendabizikoz. Txanponok, aluminiokoak guztiak, 3 eta 6 peniketako eta 1 eta 2,5 txelinetako balioa zuten.

1968an diru-paperaren bigarren jaulkipena egin zen. Aldi horretan 5 eta 10 txelinetako eta 1, 5 eta 10 liberatako diru-paperak atera ziren.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.