Leyna Bloom, Leyna Raous izenaz ere ezaguna, (Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko apirilaren 25a) estatubatuar modeloa, dantzaria, aktorea eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea da.

Leyna Bloom

Bizitza
Jaiotza1990eko apirilaren 25a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

IMDB: nm9192069 Twitter: leynabloom Instagram: leynabloom Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Chicagon hazi zen. Ama filipinar etorkina du; aita, berriz, afro-amerikar artista eta ekintzailea. Bloom txikia zenean ama deportatu zutenez, aita arduratu zen Bloom hezteaz. Bloom gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat dauka txikitatik eta aita izan zuen lagun emakumerako trantsizio prozesuan.

Seigarren ikasturtean zegoenean hasi zen dantzatzen. Joffrey Ballet konpainiarekin dantzan egin zuen Chicagon. Hamalau urterekin New Yorkeko American Ballet Theatre konpainiarekin dantzan egin zuen, agertokian Misty Copeland dantzaria ondoan zuela. Chicagoko Arte Akademiara dantzan egitera joateko erabateko diru-laguntza eman zioten, baina uko egin zion jasotako gizonezkoentzako bekarekin ez zuelako emakume bezala dantzatzerik.

2014an C☆NDY aldizkariaren azalean agertu zen beste 13 emakume transgenero nabarmenekin batera.

2017ko New Yorkeko modaren astean desfilatu zuen Chromat moda-markaren jantziekin.

2017ko urrian Vogue India aldizkarirako posatu zuen lehen emakume transgenero beltzarana bihurtu zen.

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2019 Fluidity Zuni
2019 Port Authority Wye McQueen

Kanpo estekak aldatu