Leucopaxillus mirabilis

Leucopaxillus mirabilis Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.

Leucopaxillus mirabilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucopaxillus
Espeziea Leucopaxillus mirabilis

Sinonimoak: Giacomia mirabilis, Tricholoma mirabile, Leucopaxillus gentianeus var. phaeopus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua ertzak biribilduta eta uhinduak. Marroi kolorekoa da edo beltzaxka, pixka bat zurbilagoa diskoan, higrofanoa eta tomentudun ertzekin.

Orriak: Eskotatuak edo dekurrente samarrak, estu, meheak, ugari, zurixkak krema koloreko tindu batzuekin kontrastea eginez hanka ilunarekin.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Marroi ilun samar kolorekoa oinarrian izan ezik, hor zurixka da eta goian orrien dekurrentzia txikiagatik ildaskatua bezala egoten da.

Haragia: Zuria, kapelaren azalaren azpian gris-marroia. Usain arinekoa eta zapore garratz samarrekoa. Espora-jalkina zuria.[1]

Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko “leucos” hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Batez ere mendiko pinuen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Suitza, Austria, Italia, Alemania, Eslovenia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 328 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. Leucopaxillus mirabilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu