Lethal Weapon 4
Lethal Weapon 4 (euskaraz, Arma hilgarria 4) Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren 1998ko ekintza filma da. Mel Gibson, Danny Glover, Rene Russo, Jet Li, Joe Pesci eta Chris Rock aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuTriadaren askatasuna erosteko, dirua faltsifikatzen dabilen txinatar mafiari aurre egin behar diote Martin Riggs (Mel Gibson) eta Roger Murtaugh (Danny Glover) Los Angeleseko poliziek. Lorna Cole (Rene Russo) haurdun dagoenez, Riggs aita izatekotan da eta Murtaughen alaba Rianne (Traci Wolfe) Lee Butters (Chris Rock) haien lankide gaztearen bikotea izanik, haurdun ere geratzekotan da. Gaiztoa Wah Sing Ku (Jet Li) txinatar mafiako kidea da: horrek bere anaia nagusia (Conan Lee) eta triadaren alde bere esku dagoen guztia egiten du. Bestalde, filmean Leo Getz-ek (Joe Pesci) ikertzaile pribatu lanetan dihardu. Amaieran, Cole eta Riggs ezkondu eta seme baten gurasoak dira eta Murtaugh kapitaina aitona bilakatu da, alabak haur bat izan baitu.
Aktoreak
aldatu- Mel Gibson: Martin Riggs
- Danny Glover: Roger Murtaugh
- Rene Russo: Lorna Cole
- Jet Li: Wah Sing Ku
- Joe Pesci: Leo Getz
- Chris Rock: Lee Butters detektibea
- Kim Chan: Osaba Benny Chan
- Steve Kahan: Ed Murphy kapitaina
- Calvin Jung: Ng detektibea
- Jack Kehler: AEBetako estatu departamenduko ofiziala
- Eddy Ko: Hong, txinatar errefuxiatua
- Mary Ellen Trainor: Stephanie Woods medikua
- Conan Lee: Kuren anaia
- Darlene Love: Trish Murtaugh
- Traci Wolfe: Rianne Murtaugh
- Damon Hines: Nick Murtaugh
Kanpo estekak
aldatu- Lethal Weapon 4 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)