Let Him Go
Let Him Go 2020ko Thomas Bezucha estatubatuar zinema zuzendariaren neo-western film bat da.
Let Him Go | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Let Him Go |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra |
Iraupena | 114 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Thomas Bezucha (en) |
Gidoigilea(k) | Thomas Bezucha (en) |
Antzezlea(k) | |
focusfeatures.com… | |
|
Argumentua
aldatuMontanan bizi dira George eta Margaret Blackledge: senar-emazteak dira, eta oso urte gutxi pasatu dira haien seme kutuna galdu zutenetik. Zauri hori irekia dute oraindik, eta biloba haiengandik urrun egoteak ez du egonezina asetzen. Semea hil ondoren, beste gizon batekin maitemindu zen haren neska laguna. Eta, geroztik, gizon boteretsu horrekin eta haren familiarekin bizi da Georgen eta Margareten biloba. Hori dela eta, Montanatik Dakotara joango dira bilobaren bila. Misio hori, baina, ez da haiek uste bezain erraza izango; izan ere, Weboy familiak oztopo ugari jarriko dizkie biloba berriro ere Montanara eraman ez dezaten. Bereziki, Blanche Weboy izango da Blackledge senar-emazteen asmoak zapuztuko dituena, eta indarkeria ere erabiliko du biloba haien besoetara itzul ez dadin.[1]
Aktoreak
aldatu- Diane Lane: Margaret Blackledge
- Kevin Costner: George Blackledge
- Lesley Manville: Blanche Weboy
- Will Brittain: Donnie Weboy
- Jeffrey Donovan: Bill Weboy
- Kayli Carter: Lorna Blackledge
- Booboo Stewart: Peter Dragswolf
- Ryan Bruce: James Blackledge
- Adam Stafford: Marvin Weboy
- Bradley Stryker: Sheriff Nevelson
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Biloba bat berreskuratzea» Berria 2021-01-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |