Les Poires La Caricature aldizkarian 1831ean argitaratutako marrazki serie famatua da. Errepublikarrek sinbolotzat hartu zuten Luis Filipe I-ren Uztaileko monarkiaren aurka.[1]

Les Poires. Egilea: Honoré Daumier (1831)
Les Poires. Egilea: Honoré Daumier (1831)

Testuingurua aldatu

Jatorrizko marrazkia Charles Philiponek egin zuen, 1831eko azaroaren 14ean. Luis-Filipe I erregea iraintzearengatik salatua, epaitegian lekukotasuna ematen ari zen. Kondenatua izango zela ziurtzat emanez, bere defentsarako, epaileen aurrean marrazki sorta hau egin zuen, erregearen antza edozerk har zezakeela frogatze aldera.[2] “Transformazio honetako zein urrats zehatz dela-eta kondenatu nahi nauzue?”, galdetu zien epaileei.[3] Epaiketaren ostean, Philiponek berak zuzendutako La Caricature aldizkarian argitaratu nahi izan zuen; horretarako, marrazki sorta berregitea eskatu zion Honore Daumier kolaboratzaileari; Daumierren marrazki hau 1831eko azaroaren 24ean argitaratu zen, aldizkariaren 56 zenbakian; berehalako arrakasta izan zuen.[4]

Deskripzioa aldatu

Les Poires lau irudiz osatutako sorta da, Luis-Filipe erregearen aurpegiaren metamorfosia erakusten duena, pixkanaka madari bilakatuz. Karikaturak erregearen gainbehera irudikatzen du, kudeaketan zein herriaren atxekimendu mailan.

Populuaren iraultza aldatu

Daumierren marrazkiaren argitalpenak Charles Philiponek igurikitako emaitza lortu zuen. Bere hitzetan: “Aurreikusitakoa gertatu zen. Populuak irudi satiriko eta sinplea hartuta, alde guztietatik madariak marrazteari ekin zion: pintatuz, zirriborratuz, grabatuz... Laster Pariseko murru guztiak madariz beteta zeuden, eta handik Frantziako horma guztietara zabaldu ziren”.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Lenoir, Noëlle. (2005). La vie politique, de Daumier à nos jours. Somogy, 82 or..
  2. a b Rissoan, Jean-Pierre. Caricature : les "poires" de Philipon.... (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 9a).
  3. Alonso, Jon. (1998). Camembert helburu. Susa, 137 or. ISBN 978-84-86766-87-0..
  4. Renault, Jean-Michel. (2006). Censure et caricatures. Pat à Pan, 14 or..

Kanpo estekak aldatu