Lerro askea olerki-hizkuntzaren adierazpide poetiko garaikidea da, estrofa tradizionalek ezartzen zituen mugak gainditzeko modua bezala sortuta. XIX.menderarte poesiaren ezaugarri nagusia irizpide zehatzak zaintzeko betebeharra zen: poemak errima eta metrika garbiak izan behar zituen. Esan daiteke lerro askea prosa poetikotik oso gertu dagoela baina tipografiaren ikuspuntutik poetak lerroen itxura formala gordetzen du, hau da,lerroen arteko pausak.

Historia aldatu

Lerro askea XIX. mendearen bigarren erdian sortu zen, planteamendu estetizisten gainetik, askatasunaren aldarri gisa. Adierazpide hori erabili zuen lehen olerkari handia New Yorkeko Walt Whitman izan zen. Whitmanek Bibliatik txatalen eskema hartu zuen: lerro askeak edo irregularrak oso luzeak. Hona hemen adibide bat Bingen Ametzagak euskaratuta:[1]

Ontziburu!, nire ontziburu!, amaitu da gure itsasaldi ikaragarria.
Ontziak aldera egin ditu uharri guztiak,
begiratzen genuen saria irabazi dugu.

Mugimendu Sinbolistaren poetek -esaterako Gustave Kahn eta Jules Laforgue- Frantzian eta Europan zabaldu zuten idazteko modu berri hau. Ondoren, nahiko arin zabaldu zen nahiz eta hasieran idazle eta irakurle tradizionalen artean aurkako jarrerak aurkitu. Idazle berritzaile hauen ikuspuntik lerro askearen bitartez poemaren musikalitatea ez da galtzen, ez da hain arrunta eta monotono, aberatsago baizik; nabarmena ez izatea ez du esan nahi musikalitatea eta erritmoa ez daudenik, ezkutua dagoela baizik. Espainian lerro askea Juan Ramon Jiménezek zabaldu zuen. Euskal Herrian euskarazko poesian XX.mendearen erdira arte ez zen lerro askea zabaldu. Zalantzarik gabe, gurean Gabriel Aresti izan zen haren aintzindari nagusia. Gaur egun poeta euskaldun gehienek lerro askea erabiltzen dute: Jon Mirande, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia, Joxean Artze...

Erreferentziak aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu