Lepo barometrikoa presio ia-uniformeko eskualdea da, azal isobarikoak zela-forman dituena, eta gurutze baten gisara kokatutako bi depresio eta bi antizikloiren artean txandaka agertzen dena.[1]. Eremu honetan haizeak nahiko lasaiak dira eta norabide aldakorrekoak. Denbora ere aldakorra da. Leku hori egokia da neguan lainoak eta udan ekaitzak izateko, aireztapen faltak sortutako airearen hezetasun pilaketagatik.

Lepo barometriko baten eskema
Artikulu hau termino meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lepo (argipena)».

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2017]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.