Leonor Anjoukoa (Siziliako erregina)
Leonor Anjoukoa (1289ko abuztua - 1341eko abuztuaren 9a) Frederiko II.a Siziliakoaren erregina ezkontidea izan zen. Anjouko kapeto etxeko kidea zen jaiotzez. Karlos II.a Napolikoaren eta Maria Hungariakoaren hirugarren alaba zen. [1]
Leonor Anjoukoa (Siziliako erregina) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1289 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Monastery of San Nicolò l'Arena (Nicolosi) (en) , 1341eko abuztuaren 10a (egutegi gregorianoa) (51/52 urte) |
Hobiratze lekua | San Francesco all'Immacolata (en) |
Familia | |
Aita | Karlos II.a Napolikoa |
Ama | Mary of Hungary |
Ezkontidea(k) | Frederiko II.a Siziliakoa (1302ko maiatzaren 17a (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Capetian House of Anjou (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Leonor 1299an ezkondu zen Filipe II.a Toucykoarekin, Narjot Toucykoaren eta Luzia Tripolikoaren semea. Bonifazio VIII.a aita santuak 1300eko urtarrilaren 17an desegin zuen ezkontza, ahaideak zirelako eta aita santuari ezkontzeko dispentsarik eskatu ez ziotelako.
1302ko maiatzaren 17an, Leonor Frederiko II.a Siziliakoarekin ezkondu zen bigarren aldiz.[2] Leonorren aitak eta bere senar berriak gerra zuten Mediterraneo itsasoaren kontrola lortzeko. Caltabellottako bakera eramango zuten harreman baketsuak ezartzeko ahalegin diplomatiko baten parte izan zen ezkontza (1302ko abuztuaren 19a).
Bakeak zatitu egin zuen Siziliako erresuma zaharra uharteko zati batean eta penintsulako beste zati batean. Uhartea, Trinakriako erresuma deiturikoa, Frederikori eman zitzaion, hura gobernatzen aritu baitzen aurretik; Mezzogiorno delakoa, Siziliako erresuma deitua bere garaian, baina gaur egungo ikerlariek Napoliko erresuma deitzen dutena, Karlos II.ari eman zitzaion. Hala, bakea statu quo deseroso baten onarpen formala zen.
Familia eta ondorengotza
aldatuLeonorrek eta Federikok bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Pedro II.a Siziliakoa (1304-1342), ondorengoa. [3]
- Rogelio (1305 zk.), gazte hil zen
- Manfredo Atenaskoa (1306-1317), Atenasko eta Neopatriako dukea. [4]
- Konstantza Aragoikoa (1305-1344), 1331ko abenduaren 29an ezkondu zen Leon IV.a Armeniakoarekin.
- Elisabet Siziliakoa (Bavariako dukesa) (1310-1349) Esteban II.a Bavariakoarekin ezkondu zen (1328)
- Gilen II.a Atenaskoa (1312-1338), Tarentoko printzea, Atenasko eta Neopatriako dukea. [4]
- Joan Siziliakoa (1317-1348), Randazzoko, Atenasko eta Neopatriako dukea, Siziliako erregentea (1338tik).
- Katalina (1320-1342)
- Margarita (1331-1360) Rodolfo II.a Palatinatukoarekin ezkondu zen (1348)
Leonor 1341eko abuztuaren 9an hil zen San Nicolo di Arena monasterioan (Catania), eta alargun egon zen 1337tik. Frantziskotarren monasterio batean lurperatu zuten, Catanian.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Dunbabin, Jean. (2011). The French in the Kingdom of Sicily, 1266–1305. Cambridge University Press.
- Grierson, Philip; Travaini, Lucia. (1998). Medieval European Coinage. Cambridge University Press.
- Hulme, Edward Maslin. (1915). The Renaissance: The Protestant Revolution and the Catholic Reformation in Continental Europe. The Century Co..
- Musto, Ronald G.. (2003). Apocalypse in Rome: Cola di Rienzo and the Politics of the New Age. University of California Press.