Leo Apostyppes edo Apostoupes (antzinako grezieraz: Λέων ὁ Ἀποστύππης/Ἀποστούπης) bizantziar militar liderra izan zen 880ko hamarkadan.

Leo Apostyppes
Bizitza
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Graduajeneral

880an agertu zen bere berri lehenengoz, Mazedonia eta Traziako Themako strategos gisa, Italiako hegoalderako kanpainaren gidari. Espedizioaren komandantea Prokopios protovestiariosa zenez ziurenik Apostyppes Italiara jatorrizko espedizioa laguntzeko bidali zuten. Nasarrek gidatzen zuen itsas-flotak arrakasta handia izan zuen Calabriako hiriak eskuratzen. Baina lurreko indarrek zuten buruzagitza bikoitzak galbidera eraman zituen, Apostyppes eta Prokopiosek ez zutelako estrategia bateratua izan: Prokopios arriskuan egon zen guda batean eta Apostyppesek ez zizkion tropak bidali bera laguntzeko, armadak galdu zuen eta Prokopios hil zen. Apostyppesek atzera egitea lortu zuen eta bere armadarekin eta Prokopioren armadan bizirik atera zirenekin Taranto konkistatzera joan zen. Hala ere Basilio Mazedoniarrak gertakarien berri izan zuenean Apostyppes kargutik kendu eta Kotyaionen preso jarri zuen.

Handik gutxira, hala ere, Apostyppesen bi menekok, Baianos protostratorrak eta Chamaeretos koubikoulariosak enperadoreari itxi zioten esanez Apostyppesek Prokopiosen heriotza hasieratik planeatu zuela eta Basilioren beraren aurkako plan bat zuela. Apostyppesen bi semeek, Bardas eta Davidek, albistek hauek entzun eta Baianos hil zuten, Leo askatu eta Abbastar Kaliferrian errefuxiatzen saiatu ziren. Bartzapedon manglabitak bidea itxi zien, hala ere, eta Bardas eta David hil zituen. Leo berriro Konstantinoplara eraman zuten, begi bat kendu eta beso bat moztu zioten eta Mesembriara bidali zuten.


Biografia
Bizantziar Inperioa
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.