Lenka Kripac (Bega, Hegoaldeko Gales Berria; 1978ko martxoaren 19a),[1] ezagunagoa Lenka gisa, Australiako abeslari eta musikagilea da. Bere abesti ezagunena "The Show" da (Stuart Brawleyk ekoiztuta); abestia Lenka izenburua duen albumean agertu zen. Hasiera batean, aktore gisa, telebistan eta zineman agertu zen. Haren musika pop estiloan egokitzen da nahiz eta beste estiloekin ere nahastu.

Lenka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLenka Kripac
JaiotzaBega (en) Itzuli1978ko martxoaren 19a (46 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikagilea eta estudioko musikaria
Lantokia(k)New York
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaEpic Records

lenkamusic.com
IMDB: nm0471387 Allocine: 73960 Allmovie: p283652 TV.com: people/lenka-kripac
Facebook: lenka Twitter: LenkaMusic Instagram: lenkamusic MySpace: lenkamusic Spotify: 5g3uG8zZZANGT6YOssgjfC iTunes: 284076566 Last fm: Lenka Musicbrainz: ae9ed5e2-4caf-4b3d-9cb3-2ad626b91714 Songkick: 609299 Discogs: 381323 Allmusic: mn0001010609 Deezer: 144225 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lenkaren aita jazz estiloko musikaria izan da ere, Jiri Kripac; Kripac Txekoslovakiatik Austrialara alde egin zuen. Ama, bestetik, Eden, eskola irakaslea zen. Lenka Australiako The bushen jaio zen. Zazpi urte zituenean familia Sidneyra joan zen eta han musika ikasi zuen. Aktore gisa aritzeko Gazteentzako Australiako Antzerki Eskolan ikasi zuen. 1990. hamarkadan G.P. telesailan aritu zen. Baita Cheez TV, Home and Away, Wild Side, Head Start eta Spellbinder telebista saioetan lan egin du ere. Zineman The Dish eta Lost Things filmetan agertu zen. 2005ean Paul Macen Panic Room albumean lagundu zuen. Ondoren, Decoder Ring musika elektronikoaren taldean abestu zuen. 2007an Kaliforniara aldatu zen. 2008ko irailaren 24an bakarlari gisa bere lehen albuma plazaratu zuen: Lenka (Stuart Brawleyk ekoiztuta). Albuma Ameriketako Estatu Batuetako Bilboard 200 zerrendan 142. postua lortu zuen.

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

Singleak aldatu

  • 2009 - The Show
  • 2009 - Trouble is a Friend
  • 2010 - We Will Not Grow Old
  • 2011 - Heart Skips a Beat
  • 2011 - Two
  • 2012 - Everything at Once
  • 2013 - Nothing Here But Love
  • 2013 - Heart To the Party
  • 2013 - After the Winter
  • 2014 - Unique
  • 2015 - Blue Skies

Filmak eta telebistako lanak aldatu

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2005 The Alice Sally Fleming
2004 Lost Things Emily
2001 Head Start telesaila Lucy Swain 5 kapitulu
All Saints telesaila Erin Shanahan
2000 The Dish Marie McIntyre
Murder Call Lily Aureli
Above the Law telesaila Dee Anne Williams
1998 Wildside telesaila Jasmine Yakabovich
1997 Medivac telesaila Nikki Kershaw 3 kapitulu
1995–1996 G.P. telesaila Vesna Kapek 23 kapitulu
1995–2005 Cheez TV telebista saioa Host – Herself
1995–1997 Spellbinder telesaila Josie 5 kapitulu
1994 Home and Away telesaila Francine 'Frankie' Brooks 9 kapitulu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu