Lenin onddo bat zen (errusieraz: Ленин — гриб) Sergei Kuriokhin musikariak eta Sergei Xolokhov erreportariak telebistan egindako dokumental faltsu garrantzitsua izan zen. Leningradeko Telebistan 1991eko maiatzaren 17an igorri zen lehen aldiz[1].

Vladimir Leninen azken argazkia.

Engainua aldatu

Engainuak telebistako saio bateko elkarrizketa forma zuen, Piatoie Koleso saioaren baitan. Elkarrizketan, Kuriokhinek historialari baten papera hartu zuen, eta proposatu zuen Vladimir Lenin eta bere ingurukoek onddo haluzinogeno ugari kontsumitu zituztela Urriko Iraultzaren bidean, eta Lenin bera onddo batean bilakatu zela, eta gero irrati-uhin batean. Kuriokhinek falazia logiko eta autoritateen testigantza ugari erabili zituen "iturri" gisa, adibidez Carlos Castaneda, Massachusetts Institute of Technology eta Konstantin Tsiolkovski), benetan logika zuen argudiaketa bat egiten ari zenaren ilusioa sortuz.

Txantxaren aireratze garaiak garrantzi handia izan zuen bere arrakastan, glasnost garaian egin baitzen, non Sobietar Batasunak zentsura altxatu eta herrialdearen historiako hainbat elementu azaleratu ziren, maiz forma sentsazionalista batean[2]. Are eta gehiago, Sobietar telebista estilo kontserbadorea zuela ikusten zuten bere ikusleek, sinesgarritasuna handituz. Estimatzen da 11,3 milioi pertsonek ikusi zutela saioa, eta horietako askok "elkarrizketa" benetakoa zela ondorioztatu zuten, proposamena guztiz absurdoa zela kontuan hartu gabe.

Telebista-saioaren ondorioz Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Leningradeko batzordeak galdera ofizial bat erregistratu zuen, saioan esaten zenaren egiantzekotasuna ebatzi nahian. Xolokhoven arabera, erantzun gisa eskaini zituzten azalpenetan, goi mailako funtzionarioek argudiatu zuten "Lenin ezin zela izan onddo bat, animalia bat ezin delako landare bat (sic) izan"[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Yurchak, Alexei. (2011-07). «A Parasite from Outer Space: How Sergei Kurekhin Proved That Lenin Was a Mushroom» Slavic Review 70 (2): 307–333.  doi:10.5612/slavicreview.70.2.0307. ISSN 0037-6779. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  2. (Ingelesez) Grundhauser, Eric. (2017-12-05). «How Vladimir Lenin Became a Mushroom» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  3. «КРЕСТЬЯНКА» web.archive.org 2008-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).

Kanpo estekak aldatu