Ireki menu nagusia

Lea Cerezo, modaren munduan Lea T izenez ezaguna, (Belo Horizonte, 1981eko apirilaren 17a) emakumezko modelo transexual brasildarra da.

Lea T
23 - Lea T-002 (17133104985).jpg
Bizitza
Izen osoa Leandro Medeiros Cerezo
Jaiotza Belo Horizonte1981eko apirilaren 17a (38 urte)
Herrialdea  Brasil
Familia
Aita Toninho Cerezo
Jarduerak
Jarduerak modeloa
Altuera 180 zentimetro
IMDb nm4737579

BiografiaAldatu

Lea, antzina Leandro Medeiros Cerezo, gizon jaio zen Brasilgo Belo Horizonte hirian. Lea, Toninho Cerezo futbolari brasildar ezagunaren alaba da eta Italian hazi zen. 2011an emakume bihurtzeko nahia adierazi zuen eta 2012ko martxoan sexua berriz esleitzeko ebakuntza egin zioten Thailandian.

2014an ilea zaintzeko Redken produktu-lerroaren aurpegia bihurtu zen, kosmetiko-marka baten aurpegi komertziala izandako lehen modelo transexuala bilakatuz.