Le pigeon aux petits pois
Le pigeon aux petit pois (euskaraz: «Usoa ilarrekin») Pablo Picassoren margolana da. 1911n margotua, kubismo estiloaren barruan kokatzen da. Bertan irudi geometrikoak agertzen dira: zirkuluak, arkuak, laukizuzenak. Eskuineko izkinean hizki larrietan idatzita "Café" hitza irakur daiteke.
Le pigeon aux petits pois | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Pablo Picasso |
Sorrera-urtea | 1911 |
Mugimendua | analytical cubism (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 65 () × 54 () cm |
Kokapena | |
Lekua | Palais de Tokyo |
Bilduma | Parisko Arte Moderno Museoa |
Gertaera nabarmenak | 2010eko maiatzaren 20a arte lapurreta — Parisko Arte Moderno Museoa |
Lapurreta
aldatu2010eko maiatzaren 20an, Parisko Arte Modernoaren Museoan lapurreta gertatu zen, eta artelan batzuk eraman zituzten, tartean Le pigeon aux petit pois. Guztira lapurrek 100 milioi euroko lanak eraman zituzten. Lapurra eta haren babeslea 2011an agertu ziren. Haien bertsioaren arabera, poliziaren jarraipenarekin beldurtu ziren, eta margolana zakarrontzi batera bota omen zuten. Dena dela, poliziak zalantza handiak ditu bertsio horretaz.[1] [2]