Laztabina altzairuzko edo burdinazko barra bat da, muturretako batean daratulu moduko bat duena, harriak zulatzeko erabiltzen dena[1]. Hargintzan erabil daiteke harri blokeak ebakitzen laguntzeko, edo meatzaritzan, leherkariak sartzeko.

Harri-zulatzailea kirol lanean, laztabina eskuetan duela.

Harri-zulatzaileen euskal herri kirolean erabiltzen den tresna ere bada[2].

Sinonimoa barrena da, gaztelaniazko hitz bertsua.

Erreferentziak aldatu

  1. «laztabin - Lanbide Arloak eta Tituluak - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
  2. «Harri zulatzaileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).


Kanpo estekak aldatu