Lazar Hrebeljanović
Lazar Hrebeljanović (serbieraz: Лазар Хребељановић; Prilepac gotorlekua, c. 1329 – Kosovo pole, 1389ko ekainaren 15a) serbiar knez edo printzea izan zen. Serbiar Inperioko desintegrazioaren ondoren, lurraldean estatu boteretsuena sortu zuen, Moraviako Serbia bezala ezagutua, eta 1373tik hil zen arte zuzendu zuen.
Lazar Hrebeljanović | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Prilepac (en) , 1329 | ||
Herrialdea | Serbiako Erresuma (1329 - 1346) Serbiar Inperioa (1346 - 1371) Moravian Serbia (1371 - 1389ko ekainaren 28a) | ||
Heriotza | Kosovo Field (en) , 1389ko ekainaren 15a (59/60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ravanica (en) Church of the Ascension in Priština (en) Belgrad Szentendre (en) Vrdnik-Ravanica monastery (en) St. Michael's Cathedral (en) Ravanica (en) | ||
Familia | |||
Aita | Pribac Hrebeljanović | ||
Ama | NN | ||
Ezkontidea(k) | Milica Hrebeljanović (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Lazarević dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 28 | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Kosovoko gudua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa | ||
Serbiar Inperioa berpizten eta zuzentzen saiatu zen, eta Nemanjić dinastiaren oinordeko zuzen izendatu zuen bere burua. Eliza Ortodoxoaren erabateko babesa izan zuen, baina ez nobleziarena.
1389ko ekainean hil zen Kosovoko guduan, otomandarrak borrokan ari ziren kristauen armada baten buru. Borroka garaile argirik gabe amaitu zen, bi aldeetan galera handiak izan zirelarik.
Eliza Ortodoxoak santu eta martiri gisa gurtzen du eta Serbiako poesia epikoan Lazar Tsarra (serbieraz: Цар Лазар) bezala ezagutzen da.