Laura Penagos

kolonbiar antzezle-sortzaile eta hezitzailea

Laura Penagos Rodriguez (Suesca, Kolonbia, 1983ko otsailaren 10a) Euskal Herrian bizi den antzezle-sortzaile eta hezitzaile kolonbiarra da.

Laura Penagos

Bizitza
JaiotzaSuesca (en) Itzuli1983ko otsailaren 3a (41 urte)
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea

Biografia aldatu

Bogotako Teatro Libre Eskolan graduatu zen. Goiz hasi zen antzerki-irakaskuntzan. Kolonbiako unibertsitate entzutetsu bat baino gehiagotan lan egin du irakasle gisa, eta hainbat muntaia profesionaletan aritu da aktore gisa. 2004an, Kolonbia osoa zeharkatu zuen biran, Teatro Librek taularatutako Heiner Kippardten El caso Oppenheimer obrarekin. 2006an, Bertolt Brechten Madre Coraje, Bogotako Teatro Librek eta Antzerkiaren Etxe Nazionalak Bogotako Antzerki Jaialdi Iberoamerikarrerako prestatutako bertsioan. 2005ean, Federico García Lorcaren La Casa de Bernarda de Alba, Cartagenako Arte Ederren Eskolan. 2008an, Nafarroara etorri zen bizitzera. Besteak beste, Workcenter Grotowski eta Thomas Richards taldearekin jarraitu du bere trebakuntza, Bartzelonan eta Italian. Gorputz eta ahots formazioak ematen dizkie antzezle eta eszena arloan interesa duten pertsonei. 2021ean, antzerki-bira hasi zuen Atzerrian lurra garratz lanarekin, istorioaren aktore protagonista gisa Artedrama eta Huts Teatro plataforma eszenikoaren eskutik. Gaur egun, bere metodologia ikertzen eta garatzen ari da prestakuntzari eta sormen-prozesuei begira.

Antzezlanak aldatu

  • El caso Oppenheimer
  • Madre coraje
  • La casa de Bernarda Alba
  • La pasión de Eva
  • Atzerrian lurra garratz (aktorea eta gidoigilea)
  • Behi-jasa / Llueven vacas (gaztelaniaz).

Kanpo estekak aldatu

Laura Penagosen Instagram kontua

Laura Penagosen Facebook profila

Laura Penagosen Youtube kanala