Laura Jou

bartzelonar antzerki-irakaslea eta zinema-zuzendaria

Laura Jou i Bonet (Bartzelona, Katalunia, 1969ko martxoaren 14a) bartzelonar antzerki-irakaslea eta zinema-zuzendaria da.[1] Antzerkiaren Institutuan aktore lanerako trebatua, 2000ko hamarkadaren hasieran haurrentzako aktoreen aholkulari lanetan hasi zen, eta ofizio horrek 24 filme eta 18 telesailetik gora egitera eraman du, besteak beste, El orfanato, Pan negro, EVA eta Lo imposible pelikuletan.[2][3]

Laura Jou

Bizitza
JaiotzaBartzelona1969ko martxoaren 14a (55 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaInstitut del Teatre (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta interpretazio irakaslea
Lan nabarmenak
IMDB: nm1716653 Edit the value on Wikidata

La vida sense la Sara Amat

aldatu

2016ko Gaudi Sarietan No me quites film laburra aurkeztu ostean, Isona Passola zinema ekoiztetxeak bere lehen filma enkargatu zion: La vida sense la Sara Amat, Pep Puigen izen bereko eleberriaren egokitzapena (2015eko Sant Jordi Saria), Gris Jordana argazki zuzendariarekin eta Pau Valléren jatorrizko musikarekin batera.[4][5]

Aktore protagonistak aurkitzeko, Jouk ez zuen egin nahi izan «antzerki eskoletara joan eta institutuetan kartelak zintzilikatzeko egin zituenen moduko casting tipiko bat»; aitzitik, buru-argitasuna baliatu, eta Instagram bidez dei bat egiteko eskatu zien bere ikasle ohi Pulseras rojas eta Merlí filmetako aktoreei, eta «izugarria izan zen, 20.000 umek eman zuten izena», esan zuen. Prestatzeko, bi hilabeteko entsegua egin zuten, eta talde osoa udalekuz udaleku ibili zen, «benetako lagun-taldea bihurtzeko, benetako loturekin, benetako memoria emozionalarekin». Era guztietako ariketak egin zituzten han, pertsonaien motibazioak ulertzeko, eta gidoian ez zeuden eszenak entseatzen.[6]

Filmografia

aldatu
  • 2015: No me quites[7]
  • 2019: La vida sense la Sara Amat[8]
  • 2024: Caída Libre[9]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu