Laterango III. Kontzilioa

Laterango III. kontzilioa» orritik birbideratua)
Alexandro III.a kontzilioa deitu zuen.

Laterango III. Kontzilioa Erroman egin zen, bertako San Joan Laterangoaren basilikan eta hortik izena datorkio. 1179ko martxoan egin zen, hiru saiotetan. Eliza Katolikoaren arabera, hamaikagarren Kontzilio Ekumenikoa eta Mendebaldean egindako hirugarrena izan zen. Alexandro III.ak deitua, helburu nagusiak katarismo edo Albitarren eta Valdensenen aurkako neurriak hartzea ziren. Halaber, simoniaren gaia aztertu zen eta Elizaren partaideen morala bideratzeko neurriak hartu ziren ere bai. Kontzilio honen eta IV. aren ondorio bat 1209an Albitarren aurkako Gurutzada martxan jartzea izan zen.[1]

Erabaki batzukAldatu

Hauek izan ziren erabaki nagusiak:

  • 1. Kanon: Aita santuan aukeraketan kardinalek bakarrik parte hartuko dute, hautesleen bi herenek gutxienez botoa eman dezaten. Alde batek gehiengo gabeko hautagaia Aita Santu aldarrikatuko balu, izendatutakoa eta bere aldekoak eskumikuaren azpian geldituko lirateke.
  • 2. Kanon: Hiru antipapek egindako izendapenak bertan behera gelditzen ziren; hauek ziren hirurak: Viktor IV.a, Paskoal III.a eta Kalisto III.a.
  • 3. Kanon: Apezpiku izendatua izateko gutxieneko adina hogeita hamar urtekoa eskatzen zen. Artzain-funtzioak betetzeko, aldiz, gutxieneko adina hogeita bost urtekoa zen.
  • 4. Kanon: Prelatuen bizimodua mugatzeko neurriak hartu ziren.
  • 5. Kanon: Apaizak ezin ziren izendatu haien bizimodua ziurtatzeko baliabideak ez baziren.
  • 7. Kanon: Simonia debekatzen zen, hau da, bedeinkapena egiteagatik, hildakoak lurperatzeagatik edo sakramentuak emateagatik dirua eskatzearen ohitura.
  • 9. Kanon: Tenpluaren eta Maltaren Orden Militarren baliogabetzea; elizaren arautzetik kanpo gelditzen ziren biak.
  • 10. Kanon: Monastegietan onartua izateko dirua jasotzea debekatuta gelditzen zen. Era horretan onartuak kargurik gabe gelditzera kondenaturik izango ziren.
  • 11. Kanon: Nicolaismoa debekatzen zen, hau da, apaizek etxean ezin zitutzten emakumeak jaso, ezta ere mojen monasterioetan ibili.
  • 18. Kanon: Eliz katedral bakoitzean apaizei eta ikasle pobreei irakasteko maisu bat egon behar zen eta horretarako diru bat ezarri behar zen.
  • 19. Kanon: Elizetan eta apaizen baimenik gabe dirua biltzen zutenen eskumikuaren azpian geldituko lirateke.
  • 20. Kanon: Zaldun guduak debekatzen ziren.
  • 24. Kanon: Sarrazenoei armak saltzea debekatu zen; saltzeagatik zigorra eskumikua zen.
  • 27. Kanon: Albitarren eta Valdensenen aurkako gurutzadak deitzen ziren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu