Lastegi korapilo
Lastegi korapiloa itsas jatorria duen korapiloa da, mendizaletasunean ere erabiltzen zen baina UIAA-ren [1] (Nazioarteko Alpinismoko Elkarteen Batasuna) 1998-ko ebazpenaren arabera ez da erabili behar alpinismo edo eskalada jardueretan, ez baititu karga zeiharrak, inpaktuak, ongi jasaten eta tentsioa arintzen denean desegin egin daiteke. tentsioa arintzen da. Oso praktikoa den oinarrizko korapilo honek tentsioa handia jasan dezake eta desegiteko erraza da, ez da gehiegi estutzen. Gainera, soka baten edozein zati beste baten muturrarekin lotzeko aukera ematen du [2]
Historia
aldatuLastegi izenak antzinako esanahia du, belaontzien garaikoa hain zuzen. Itsasontzi bat "bolina estuan" dagoela esaten denean, haizearekiko angelu itxian nabigatu ahal izateko, soka-mutur hau ahalik eta tenkatuen dagoela esan nahi du.
Lastegi korapiloa lehenbiziko aldiz 1961ean John Smith-en A Sea Grammar liburuan aipatu zela uste da.
Beste aurrekari posible bat Antzinako Egiptoko Jufu faraoiaren hil itsasontzian (eguzki-txalupa ere deitua) aurkitu zen 1954an egindako indusketa batean
Erabilerak
aldatuKorapilo hau gauza askotarako erabiltzen da, besteak beste:
- Ontzi baten soka-muturrak mutiloi batean amarratu edo kapelatzeko.
- Soka bat zutoin, eraztun edo beste edozein euskarritara lotzeko.
- Drizak eta eskotak belatara lotzeko.
- Zerbait inguratzeko irristagaitza den korapilo bat inprobisatu behar denerako.
- Tximinoen zubi bat egiteko, gorputz hezkuntzako klaseetan, mendizaletasunean eta abar.
Nola egin
aldatu- Egin begizta txiki bat sokan (ez erabili mutur librea bietako bat bakarrik baldin badago libre).
- Pasatu mutur librea begiztatik, behetik gora,
- Inguratu libre dagoen muturra begiztatik ateratzen den sokaren atzetik,
- Sartu mutur librea begiztatik, oraingoan goitik behera.
- Estutu korapiloa.
-
1. urratsa
-
2. urratsa
-
3. urratsa
-
4. urratsa
Jarraitu beharreko pausoak gogoratzeko oso baliagarria den arau bat dago:
- (5 urratsak goian deskribatutakoekin bat datoz)
- Aintzira bat eta zuhaitz bat ditugu (soka-muturrak bertikalean dituen begizta sinple bat)
- Suge bat aintziratik ateratzen da,
- zuhaitza atzetik inguratzen du,
- eta lakuan sartzen da.
- Korapiloa estutzeko zuhaitzari tira egin behar diogu, sugearen burua, isatsa eta zuhaitzaren sustraia helduta.
Batzuek istorioa zulotik ateratzen den untxiak zuhaitza inguratzen duela eta abar. kontatzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) UIAA – International Climbing and Mountaineering Federation. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
- ↑ (Ingelesez) The Ashley Book of Knots. Doubleday, 186 or..