Larru Beltzak

Oñatiko musika taldea

Larru Beltzak 2018. urtean Oñatin sortutako punk rock musika taldea da.

Larru Beltzak
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motapunk rock
Urteak2018-
Taldekideak
Imanol Ugarte
Laurendi Ugarte
Ander Korkostegi
Naiara Urzelai
Iñaki Zubia

Ibilbidea aldatu

Hainbat musika taldetan ibilitako kideek (Sospechosos, Golpe de Estado, Banda Munizipala, Papalagi, Antihumano eta CC627) 2018 amaieran abiatu zuten proiektu berria. 2020an diskoa grabatzeari ekin zioten baina COVID-19 pandemiaren erruz asko atzeratu zen eta 2021ean argitaratu dute aurreneko lana, Nork epaituko du epailea?[1].

Diskografia aldatu

  • Nork epaituko du epailea? (2021, autoekoizpena)[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Larru Beltzak taldearen estreinako lana, kalean - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  2. «Nork epaituko du epailea?» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).

Kanpo estekak aldatu