Lardizabal jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Seguran. Kultur Intereseko Ondasun

Lardizabal jauregia Gipuzkoako Segura udalerriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da, Martin Lardizabal kaleko 8. zenbakian. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. Gaur egun udaletxea da.

Lardizabal jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Lardizabal jauregia - Segura.jpg
Lardizabal jauregiaren ikuspegi orokorra.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Segura
Koordenatuak 43° 00′ 31″ N, 2° 15′ 08″ W / 43.00867°N,2.25231°W / 43.00867; -2.25231Koordenatuak: 43° 00′ 31″ N, 2° 15′ 08″ W / 43.00867°N,2.25231°W / 43.00867; -2.25231
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Erabiltzailea Segurako Udala
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0001566
56
Kontaktua
Helbidea Lardizabal, 5

XVII. mendean eraikitako gipuzkoar jauregi klasikoaren adibide garbia da. Bere aurrealdea harlanduz egina da eta gainontzeko aldeak harginlanez. Bi solairuko garaiera du eta lau uretako teilatua.

Lardizabaldarren armarria ikusgai du, familia honetako senide nabarmenen jaiotetxea izan zen: Joan Antonio Lardizabal Elortza (Salamancako unibertsitateko katedraduna eta 1733an Mexikoko Artzapezpikua izendatua izatean zendua), Martin Lardizabal Elortza (aurrekoaren anaia, Segurako ongile handienetakoa, Salamancako unibertsitateko Kode katedraduna, eta Caracasko komandante jenerala, 1743an zendua), Migel Lardizabal Uribe (nahiz eta Mexikon jaioa izan, seguratar leinu honetako senidea eta 1811an Errege Kontseiluko ordezkaria iza zen, baita Bergarako Errege Mintegiko zuzendaria ere) eta Ignazio Lardizabal (Lehen Karlistaldian jeneral karlista izana. 1849ko urtarrilaren 24ean Irunen zendua).

Ikus gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekakAldatu