Laparmendi

Euskal Herriko mendia

Laparmendi edo Pagotxiki Aralar mendilerroaren iparrekialdeko mendi adarretan dagoen mendi bat da, gertu, Otsabio izeneko mendia duelarik, azken hau, Laparmendi baino ezagunagoa. Biak, oso ongi ezberdinduta daude Austokieta izeneko tokiarekin. Bertan, hiru lepoxka daude: Arteain, Otsabiotik gertu, Axorizulo ere deitzen dena, Pagoaundi, bien erdialdean eta bertan tumulu bat dagoelarik eta, azkenik, Zizitokieta, Laparmenditik gertu.

Laparmendi
Datu orokorrak
Garaiera812 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°05′12″N 2°02′40″W / 43.08654°N 2.04453°W / 43.08654; -2.04453
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizartza/Ugarte
MendikatMendikat

Laparmendi mendiaren tontorrean, herdoildutako gurutze bat dago, han inguruan, XIX. mende amaieran hil zen ume baten ondorioz. Lizartzako familia bat, Laparmendi mendira joaten zen ira bila. Lana amaitutakoan, seme-alabetako baten falta somatu zuten. Gogor ekin zioten bilatzeari, baina ez zuten arrakastarik izan. Egun batzuk igaro ondoren, hilda aurkitu zuten, hanketako bat, tontorreko arroken artean harrapatuta zuelarik. Hortxe jarri zen orain dagoen gurutzea. Abiapunturik zuzenenak, Lizartzatik, Ugartetik, kasu honetan, Iruñaga izeneko baserritik eta, azkenik, Jazkugañe izeneko lepotik

Berezitasunak aldatu

Bertan dago Pagoaundiko tumulua. Añi izeneko tokian, trikuharri bat ere badago. Eta, tradizioen artean, Leizezulo izeneko osinean, zezengorri bat bizi dela dio jendeak.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu