Lannion

Frantziako komuna

Lannion (bretainieraz: Lannuon) Bretainiako iparraldean dagoen hiria da, Cotes d'Armor/Aodoù an Arvoreko departamenduan kokatutakoa. 18.368 biztanle zituen 1999an eta Bro Dreger lurralde historikoko hiri handiena da, ez ordea hiriburua.

Lannion
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
AlkateaPaul Le Bihan (en) Itzuli
Izen ofizialaLannion
Posta kodea22300
Geografia
Koordenatuak48°43′57″N 3°27′19″W / 48.7325°N 3.4553°W / 48.7325; -3.4553
Map
Azalera43,91 km²
Altuera107 m eta 0 m
MugakideakCaouënnec-Lanvézéac, Louannec, Pleumeur-Bodou, Ploubezre, Ploulec'h, Rospez, Saint-Quay-Perros, Tonquédec eta Trébeurden
Demografia
Biztanleria20.344 (2021eko urtarrilaren 1a)
−107 (2020)
alt_left 9.920 (%48,8) (%49) 9.960 alt_right
Dentsitatea463 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCaerphilly, Günzburg eta Viveiro
lannion.bzh

Etimologia

aldatu

Hasiera batean Lann Huon ("Huon-en lurra") izena izan zuen, Lord Huon baitzen eremu honen jabea.

Geografia

aldatu

Léguer ibaiaren ertzean dago hiria, zeharkatzeko puntu errazena den tokian. Kostaldetik gertu dago eta itsasaldien eragina pairatzen du. Itsasoaren indarra aprobetxatzeko egitura bat eraiki zuten 1992an.

Historia

aldatu

Daniarrek 836 urtean Lexobie herria suntsitu zutenean handik gertu hiri berria altxatu zuten. Léguer ibaian gora eraso egitea erraza zenez gaztelua eraiki behar izan zuen Lannionek.

Lannioneko zubia pasabide garrantzitsua bihurtu zen eta honen ondorioz XIV eta XVII mendeen artean Bretainian izandako gerratan hainbat borroka izan ziren bertan. XX mendean kaiak hartu zuen indarra eta honen harira garapen handia izan zuen hiriak.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Alde zahar ederra dauka, Erdi Aroko eraikin eta enparantza ugari kontserbatu baititu.

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu