Lankide eztabaida:Theklan/I (hasiera-2006ko uztaila)

Akronimoak eta akronimoak aldatu

Buff! Orain dela gutxi erabaki dut denbora hartuko dudala wikipedia euskaraz hobetzeko eta hartu dudan lehenengo lana akronimoak atala txukuntzearena da, hau da, hainbat akronimo jarri eta zeri dagozkion esatea. Nahi baduzue horiek definitzen ere lan handia dago... nik guztiak ezin ditut definitu ez baitut datu nahikorik egiteko. Ah! ikusten baduzue hortik akronimoa duen zerbait ez dagoela akronimoen zerrendan edo akronimoren bat definitzen baduzue, ba badakizue! Category:Akronimoak kortxeteen artean jarri eta kitto!

Akronimoei buruz aldatu

kaixo, zuk egiten ari zarena argipen orriak dira, hau da, hizki edo akronimo horrek bi esanahi ezberdin dituela ordea. Hau modu zuzenean egiteko hurrengo pausoak jarraitzeko eskatuko dizut: 1) "*" Izartxoaren ordez, jar ezazu "#" (honek zenbakien bitartez sailkatzen baitu)

2) Akronimoen kategoria (Kategoria:Akronimoak) baino lehen, ezar ezazu hurrengo txantiloiaren kodea: {{argipen}}

3)Txantiloiak euskaraz jar daitezke, kategoria, ((argipen}} disambiguationen ordez...

4) Adibidez, EPPK artikulua, "EPPK akronimoak Euskal Preso Politikoen Kolektiboari dagokio" testua jarri beharrean, birzuzenketa bat egin : #REDIRECT [[Artikulua]] Kabri, (erantzunak hemen) 14:53, 10 Urtarrila 2006 (UTC)

4800. artikulua idatzi eta Redirect bat da :-( aldatu

Uste nuen horrelako zenbaki biribil bat idaztean artikulu interesgarri bat izango zela, baina kasualitatez redirect bat izan da... ze pena... beno egingo dudana da artikulu eder bat egin eta gorde 5.000ena ospatzeko edo—Theklan 13:55, 20 Urtarrila 2006 (UTC)

Oarindik bi artikulu falta dira 4.800.era iristeko ;) Kabri, (erantzunak hemen) 14:26, 20 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai, eta redirect-ak ez dira artikulu moduan zenbatzen --ziberpunk 14:55, 20 Urtarrila 2006 (UTC)
Jo, banengoen ba ni nire kontadorean ez dela igo... beno, errore bat edozeinek izan dezake

Sartu hemen estatistikak ongi ikusteko: Aparteko:Statistics. Bisitaren atala gaizki dago, beti 10 jartzen ditu-eta. Kabri, (erantzunak hemen) 15:43, 20 Urtarrila 2006 (UTC)

Bai, hori ikusita neukan, lasai... berdin dio, hanka sartze bat besterik ez da izan

Beno, 5.000.ena egin nuen, ez hain gloriosoa, baina behi bat definitzea ere ez dago gaizki!

interwikiak aldatu

mesedez, artikulua itzultzen duzun lekutik ezarri interwikiak. Kabri, (erantzunak hemen) 16:06, 20 Urtarrila 2006 (UTC)

diozu jartzea es: ezdakitzer edo en: ezdakitzer bukaeran?
Bai, gaztelaniako artikulutik bertan kopia dezakezu, baina ez ahaztu gero es:izena idaztea eta eu:izena baldin badago ezabatzea.Renato Longo (Bai esan?) 17:57, 20 Urtarrila 2006 (UTC)

albisteak aldatu

Kaixo, zerrenda hau eskuz aldatu behar dago, baina ez da beharrezkoa egunero aldatzea, astean behin ongi egongo litzateke. Bestalde, beste Wikipedien artikulu kopurua ikusteko, hurrengo zerreda duzu: [1] Baina ez da zehazkoa, zerrenda hau ere, eskuz aldatzen baita. Fidagarriena, nahi duzun wikipediaren estatistika orrian begiratzea da. --Kabri, (erantzunak hemen) 14:58, 24 Urtarrila 2006 (UTC)

Leinu txantiloi aldatu

Ba, ez dakit oso ongi zertaz ari zaren. Wikizale berria naiz eta oraindik ez dut txantiloirik egin. Suposatzen dut pertsonai (edo leinu) batetik bestera salto egiteko balio duen koadrotxo horiek direla. Ideia ona izan daiteke. Kronologia erraztearren Erromatar Enperadoreen zerrenda egin dut. Ea zer egin daitekeen horrekin. Uterga, (erantzunak hemen)

Egin dut jada txantiloia —Theklan 12:13, 1 Otsaila 2006 (UTC)

Altsasu aldatu

Aupa, ikusi du Altsasuri buruzko artikulua egin duzula, oso ondo dago portzierto. Kuriositatez besterik ez, bertakoa al zara? Nire familia guztia Altsasukoa da, askotan joaten naiz horra eta ondo ezagutzen dut. Ba, hori bakarrik :) Keta 15:15, 4 Otsaila 2006 (UTC)

Bai, han bizi naiz. —Theklan 15:39, 4 Otsaila 2006 (UTC)

Txantilloia aldatu

Eskerrikasko abixatzeagatik, oraintxe begiratuko det eta ahal bezain laster egokitu. Ondo segi, anttonio

Lehendakari desberdinak aldatu

Epa! Oraindik ez dut kontrolatzen datu tablen sorrera, eta gaztelaniazko wikipediatik kopiatu ohi ditut, askotan formatuaren itxura galduz. Vladimir Putinen artikuluko tablaren ereduari jarraituz lan egiten saiatuko naiz. Eskerrikasko laguntzeagatik

Myanmar ala Birmania? aldatu

Epa Theklan! Ikusi dut Birmaniako artikuluaren izenburaua aldatu duzula (nik lehen aldatu nuen bezala, egia esateko). Egia da herrialdearen oraingo izen ofiziala Myanmar dela, baina euskaraz Birmania bezala ezagutzen da batez ere. Orain dela urte batzuk aldatu zuten izena. Adibidez, (eta ez zit gehiegi gustatzen) Estatu Batuetako gobernuak Burma deitzen jarraitzen dio (gure mailako Birmania), nahiz eta badakien Myanmar dela. Portzierto, zure lankide:theklan-eko aurkezpena gustatu zait eta erdi-kopiatu dut ;) Izan ontsa! --josugoni, erantzunak hemen

Portugal aldatu

Kaixo, Portugaleko udalerri guztiak sortu behar al dituzu? Eta denak zirriborroak? Kabri, (erantzunak hemen) 13:05, 12 Maiatza 2006 (UTC)

Beno, zirriborroen inguruan pentsatzen egon naiz eta uste dut hobe dela gutxienez udalerriak edukitzea. Lur Entziklopedia kontsultatu dut eta bertan udalerri askorenak baino informazio gutxiago dator jartzen ari naizena baino. Hala ere zirriborro bat dela ezin da ukatu. Munduko hainbat wikipediatan (begiratu ingelesekoa) ez dator informazio asko ere herri gehienena, baina horiek ere agertu behar dira entziklopedia batean. Hau da, uste dut Wikipedia Atlas bat ere badela eta horregatik hobe dela informazio hori edukitzea beste ezer ez edukitzea baino. Ez dakit zer deritzozuen. (Bide batez, Euskal Herriko herri gehienena hau baino informazio gehiago ez dator)—Theklan 13:14, 12 Maiatza 2006 (UTC)
Ados, baina Euskal Herria behintzat gurea da, baina adibidez, Txinako herri guztiak egiten jartzen banaiz, inork ez dituen ezagutzen herriak ba... agian 20.000 artikulu edukiko genituzke; horietatik 18.000 erdi hutsik. Eta hori ez da entziklopedia on bat. Kantitatea kalitatearekin joan behar du. Ez dut uste inor jarriko denikan Gavião herria bilatzen. Nere ustez Porto, Coimbra, Valladolid, Rio de Janeiro, Sidney... hauek dira sortu eta hobetzeko premia duten artikuluak, hiri ezagun eta garrantzitsuak direlako; hiriak direlako eta ez herriak. Baina beno, hemen bakoitzak nahi duenean laguntzen du, horrexegatik da askea... Ondo izan. Kabri, (erantzunak hemen) 14:12, 12 Maiatza 2006 (UTC)
Horretan ados, hala ere ingelesezkoak 1000000 bat baino gehiago ditu ez gauza asko jarri dituztelako, baizik eta txinako herri guztiak ere badituztelako. Askotan jendeak ez ditu gauzak modu horretan bilatzen, eta horregatik garrantzitsua da kategoriena. Hala ere ez ditut jarriko mundu osokoak. Orain dela astebete edo KAtaluniakoak jarri ziren eta ez dut uste eztabaida bera eman zenik... eta Katalunia guretzat Portugal bezalakoa da. Hala ere horrekin bukatu eta beste zerbaiti ekingo diot.—Theklan 14:21, 12 Maiatza 2006 (UTC)

Euskal Herriko Mitologia aldatu

Aupa, Milesker ainitz kenduko dut agian titulua ongi aurkitzeko euskal mitologiako kategoria . --Laminak 09:14, 13 Maiatza 2006 (UTC)

Arabako herriak aldatu

Kaixo, ikusi dut azkenaldian arabako udalerriak osatzen dituzten herrientzako artikuluak sortzen zabiltzala. Lan oso ona iruditzen zait, egia esan, baina honen inguruan gauza bat komentatu nahi nizuke; Bai udalerriari dagokion artikuluan eta bai herriei dagozkienetan taulatxo bat jartzen duzu herrien zerrendarekin. Taula hau ongi dago, baina agian txantiloi baten egon beharko litzateke eta guztietan txantiloi horri erreferentzia egin, ez? Aldaketa bat egin nahi izanez gero guztietan aldatu beharra dago horrela... --TXiKi 09:12, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Arrazoia duzu, hurrengoetan egingo dut horrela—Theklan 09:12, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloi aldatu

Aupa! oraindik zenbait herrien izenak eta datuak ditut sartzeke.

Txantiloi-ena aipatu didazu baina ez dakit zertarako balio duten, zerrenda bat egiteko al da?

Mila esker aldez aurretik! ;)

Bot-ak aldatu

Aupa, oso interesgarria da bot-en kontua, bai, lan asko aurreratu dezakegu eta gauza asko txukundu. Momentuz proba batzuk egiten hasi ginen, eta nik ere horretan dihardut. Konturatzen bazara oraindik TXiKiBoT ez du bot bezala ezagutzen sistemak, administrazio aldetik egin beharko da hori. Dena dela, Kabrirekin hitz egin nuen eta hor dihardugu, kontua aztertzen. Eskertzekoa da zure laguntza eskaintza, ea lan txukunak egiten ditugun :) --TXiKi 07:55, 17 Maiatza 2006 (UTC)

pywikipedia liburutegia erabiltzen ari gara, momentuz probak egiten. Bot-en esparru honetan pixka bat sakontzen saiatzen ari gara, behar ditugu-eta, ea baimendutako bot-ak izateko aukerarik dugun. Pywikipedia erabiltzeko azalpena meta-wikian aurki dezakezu. Bot-ei dagokienean, python-en programatuta dago liburutegia. Beronen kodean oinarrituta, bot konplexuagoak sortzea da helburua. --TXiKi 11:56, 17 Maiatza 2006 (UTC)
Bot-a zuk nahi duzunean jar dezakezu martxan, una konkretu batean ataza konkretu bat burutu nahi baduzu, exekutatu eta lan hori egiten jar dezakezu. Ataza hori exekutatzen ari den bitartean ordenagailua martxan izan behar duzu, bai, baina zuk nahi duzunean gelditu eta beste baterako utzi dezakezu. Gure Wikipediako Wikipedia:Bot atalean honen inguruko azalpenak idazten ari naiz, poliki-poliki osatuz joango naizen arren, ea erabilpen baliogarria ateratzen diogun. --TXiKi 14:38, 17 Maiatza 2006 (UTC)
Azaldu egin behar nizun bot-en kontua, baina ikusten dut lortu duzula. Orain pixka bat praktikatzea da kontua, eta meta-wikian dagoen dokumentazioa ere begiratuz ikastea. Hasteko, edizio txikiak egitea gomendatzen dizut, artikulu soil bati aplikatuz, eta ez guztiei. Ondoren, bot-a eduki nahiko bazenu, boten orrian egin behar duzu baimen-eskaera. Bot bezala identifikatzen ez bada Aldaketa berrietan trafiko gehiegi sortzen baitu horrek. Bestalde, interesgarria da udalerrien txantiloia guztiei jarri nahi izatea, baina jarriz gero txantiloiaren aldagaiak ere gehitu mesedez, hutsik bada ere, gero betetzea askoz gutxiago kostatzen da-eta. Ongi izan, --TXiKi 18:31, 24 Maiatza 2006 (UTC)
Artikuluak sortzeko orain arte erabili dudan fitxategia pagefromfile.py izan da. Hau martxan jartzeko, egitura konkretu bat duen testu fitxategi bat sortu beharra dago aurretik, barnean txertatu nahi dituzun artikulu guztien edukia duelarik. Fitxategi hau sortzeko programatxo bat egin dut, baina kasu bakoitzean ezberdina da, egin dudanak Kristo aurretiko urteak sortzeko balio zuen, baina ez beste ezertarako. Berbideraketak sortzerako orduan, ordea, arazoak eman dizkit, eta bertan behera utzi dut momentuz. Meta-Wikiko kategoria honetan azalpen interesgarriak aurkituko dituzu guzti honen inguruan. Lehen, adibidez, kategoriaz mugitzeko replace.py erabili duzula ikusi dut, eta kasu hauetan badago egokiagoa den category.py. Begiratu orrialde horiek eta zalantzarik balego, esaidazu. --TXiKi 21:30, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloi aldatu

Bai, orain ulertu dut txantiloien kontua, dena den, mila esker zure laguntzagatik ;)

Ondo ibili!!

Herrialdeka aldatu

Orduan, ibaiak, mendiak, politikoak, idazleak, lakuak... hauek guztiekin beste kategoria batzuk egin beharko dira... eta ez dut uste honek wikipedia hobetuko duenikan. Nere ustez, eta beste wikipediak bezala, herrialde bakoitzaren kategorian ezartzearekin nahikoa da. Historia kategorian edo herrialdeko kategorian aurkituko da-eta. Kabri, (erantzunak hemen) 14:51, 17 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloi:Info herri aldatu

Kaixo, ikusi dut Txantiloi:Info herri berri hori txertatzen ari zarela Arabako herrietan. Nik ez dakit ongi nola doan udalerrietan barne dauden herrien kontu hori, baina akaso ez da gehiegizkoa txantiloi hori? Agian datu gehiegi direla pentsatzen dut, batez ere armarria eta bandera, herri bakoitzak berea du? Edo udalerriari dagokiona hartzen dute guztiek? Eta kokaera irudia, udalerriarena ere bai? Badaezpada galdetzen dizut, informazio guztia eskuratu badaiteke, aurrera! --TXiKi 10:16, 18 Maiatza 2006 (UTC)

Aginaga aldatu

Arazotxo bat izan dugu Aginaga herriarekin. Aginaga eta Aginaga (Itza) batu dituzu eta orain argitalpen orria baino ez da ikusten. Bereizi behar dira baina nik ez dakit hori egiten. Konpondu ahalko duzu? Uterga, (erantzunak hemen)

nire orria aldatu

Ez nuen espero inor nire orrian sartzea aldatzen nuen bitartean, saiatuko naiz argazkiak-eta aldatzen kopia zehatz bat ez egiteko, baina informatika ez da nire punturik fuerteena.

Pello

Mila esker laguntzeagatik. Baina nahi izango nuke denbora daukazunean karratutxuen kolorea zelan aldatzen den azaltzea. Pello

Mila esker zure laguntzagatik. Baina oraindik aurrera noizbait galderaren bat baldin badaukat egin beharko dizut. Pello

Mendeen artikuluak aldatu

Kaixo Theklan, ez naiz mendeen artikuluak sortzen ari, kategoriak baizik, gertatzen dena da Kategoria:I. mende bezalako kategoriak kendu eta Kategoria:I. mendea bezala amaiera "a" artikulua dutenetara mugitzen ari naizela. Momentuz urteen artikuluak kategoriaz mugitu baino ez naiz egiten ari, bot bat erabiliz. Ondoren poliki-poliki artikuluak hobetzen joan beharko gara, eta mendeentzako artikulu batzuk sortzen, hori bai. --TXiKi 16:30, 22 Maiatza 2006 (UTC)

Ok, konforme nago etiketa hori gehitzearekin, nik Firefox-ekin ongi ikusten dudan arren. Dena dela, etiketa hori txantiloiean bertan gehituko dugu ezta? Eta ez artikulu guztietan. Egin aldaketatxo hori orain arteko hamarkadetan mesedez, nik ere jarriko diot hori mendeen txantiloiari. --TXiKi 11:45, 23 Maiatza 2006 (UTC)
Txantiloietan Kategorien aukera ere txertatu duzula ikusi dut. Hamarkada txantiloiari dagokion hamarkadan eta dagokion mendean txertatzeko aukera, alegia. Nik uste dut dagokion hamarkadan sartzearekin nahikoa dela, hamarkadaren kategoria aldi berean mendearenaren barruan dagoelako. Ez diot zentzurik ikusten bietan egoteari, bata bestearen barruan dagoelako. Era berean, {{{mendea}}} aldagaia soberan legoke. Eta beste gauza bat txantiloiaren inguruan, interwikia txantiloi barruan sartzea baliozkoa izan daiteke?? Interwikiak eguneratzeko-eta diot, uste dut horrelako bot-ek ezin dutela euren lana egin... guzti hau ongi begiratu beharko dugu hamarkaden artikulu gehiago egin aurretik. --TXiKi 12:04, 23 Maiatza 2006 (UTC)
Hala da bai, proba egin berri dut eta interwikiak txantiloi barruan [[en:{{{hau}}}s]] bezala txertatuz bot-ak ez dira gai interwikia aurkitu eta eguneratzeko. Horrez gain, kategoriena ere denborarekin aldatu daitekeen kontu bat da, eta arazoak ekar ditzake. Egokiena txantiloi barruan taula bakarrik sartzea da, beste guztiak lana erraztu bai, baina malgutasun oso gutxi ematen duelako. Lanagatik ez arduratu, bot-ari emango diot lantxo hau, berak sortu ditzan artikuluak, esango dizut. Ondoren betetzen joan beharko dugu. Mila esker ;) --TXiKi 12:42, 23 Maiatza 2006 (UTC)
Hori da, lasai :) Bot-a prestatzen ari naiz arratsaldean beste hamarkada guztien artikuluak sortu ditzan. Artikuluek egitura guztia izango dute horren ondoren, beraz ez dago eskuz sortzen ibili beharrik. Ondoren osatzea izango da lana, hori bai. Mila esker zure laguntzagatik! --TXiKi 13:41, 23 Maiatza 2006 (UTC)
Kristo Aurreko mendeentzako beste txantiloi bat sortu beharra dago, bai. Izan ere, kronologia alderantzizkoa da eta ez du besteenak balio. KA hamarkadak bot-ak ere sortu ditzake, beste txantiloi batzuk erabiliz, hala eta guztiz ere neurtu egin beharko da noiz arte egin. Ingelesezkoan KA 40ra arte iristen dira, ondoren KA 10. milurtera arte milurteka, Paleolitikora iritsiz, baina gu poliki-poliki joan beharko ginateke, agian gutxi batzuk sortu bai, baina batez ere Kristo Ondorengoak osatuz joanez. --TXiKi 15:50, 23 Maiatza 2006 (UTC)
Arratsaldean utzi dut bot-a hamarkaden artikuluak sortzen, eta prest daude ;) Orain betetzen joan gaitezke nahi dugunean. --TXiKi 19:28, 23 Maiatza 2006 (UTC)

Schrödinger-en katua aldatu

aupa Theklan,

Ikusi dut Schrödinger-en katua artikuluari izenburua aldatu eta Schrodingeren katua jarri duzula. ez gaizki hartu baina iruditzen zait horrela okerrago dagoela. Gainera ikusi ditudan zientzia liburu eta aldizkarietan "Schrödinger-en katua" idazten dute, adibidez Elhuyar-en.

Baina aldatzen hasi eta ez dit uzten, zergatik da hori?

KA Mendeak aldatu

Kaixo, ikusi dut kristo aurretiko mendeak sortu dituzula, momentuz 5.era arte, oker ez banago. Orain suposatzen dut mende horietako urteak eta hamarkadak egin beharko liratekeela. Nik, nire aldetik, lan hau burutzeko laguntza eskaini nahi nizuke, bot-ak automatikoki egin baitezake, lan izugarria aurreztuz. Bestalde, muga definitzeko kriterio batzuk hartu beharko genituzke, mendeak agian sortu daitezke zenbait, baina urteak edo hamarkadak ez hainbeste agian. Badago KA 1209 urteko informaziorik adibidez, edo mendeak egitearekin nahiko litzateke? Guzti hau aztertu beharko genuke, ez dakit zuk zerbait badakizun. Zure erantzunaren zain, TXiKi 11:40, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Gertatzen dena da hauek formatu ezberdina eduki beharko dutela, eta kriston ondorengo batzuk ere aldatu beharko direlakoan nago. Urte horietan Zientzia eta Teknologia atal bat jartzeak ez du zentzurik... printzipioz Gertaerak, Jaiotzak eta Heriotzak atalak jarriko dizkiet. Bestalde, ni ere begira ibili naiz, eta badirudi Wikipedia gehienek behintzat k. a. 499ra arteko artikuluak dituztela, eta ondoren berbideraketak. --TXiKi 14:33, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Udalerri txantiloiak eta Bot-ak aldatu

Epa! Badirudi Udalerri guztiei Txantiloia Gehitu nahi diezula Bot baten bidez. nafarroarekin hasi zara... Kontuz eduki, ze kokapena markatzeko, irudiaren izena gehienetan (agian, beti) gaztelerako izena dute, hortaz ez PAGENAME (euskarazkoa baita...) Ikusi bestela nola geratu den Iruña. Eskuz egin beharko da lana... Izan untsa! --josugoni (hemen idatzi) 18:36, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Milurtekoak aldatu

Kaixo, ikusi dut milurtekoentzako bai txantiloia eta bai artikuluak sortzen ari zarela. Honen inguruan detaile txiki bat; uste dut milurte hitza ez dela onartutzat ematen, milurteko baizik, hiztegi guztietan behintzat horrela ageri da. Ahal duzunean eta artikulu gehiago egin aurretik, aldatu hori mesedez, milesker! --TXiKi 09:55, 25 Maiatza 2006 (UTC)

Kaixo, milurtekoen taula sortzeko agian errazagoa litzateke Txantiloi:Mende taulan oinarrituz Txantiloi:Milurteko taula sortzea, oso antzekoak dira eta lana dezente errazten duela uste dut. Begiratu ezazu badaezpada, mendeen taulen kodea oso sinple gelditzen da, eta sortzeko oso erraz. Izan ongi, --TXiKi 09:12, 26 Maiatza 2006 (UTC)
Txantiloia berez egitea lortu dut, lehenengo mendeko hamarkadekin arazoak ematen dituen arren (000ko hamarkada, 010ko hamarkada, eta abar), agian horietan berbideraketak sortu genitzake? Bestalde, K. a. milurtekoek berezko txantiloia beharko lukete. --TXiKi 12:41, 26 Maiatza 2006 (UTC)

Psikologia aldatu

Kaixo, ikusi dut bot-a erabiliz psikologia hitzari hasierako P hori kendu nahian zabiltzala. Kontua da hitz zuzenak p duela hasieran, sikologia nik dakidala ez da existitzen. Euskaltzaindiaren hiztegi batuan ere horrela ageri da. --TXiKi 09:03, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Ondo da, orduan nork aldatu du azalean kategoriaren izena? Aldatuko ditut berriro p guztiak jartzekoTheklan 09:04, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Euskal WikiAtlasa aldatu

Lehenik eta behin, lan bikaina! Zertxobait hobetzearren, tirularra eta irudiaren atalak pixka bat goitik behera estutuko nituzke, zuriune handia geratzen baitirelako goialdean eta behealdean. Horrela Atlasaren erdialdea (garrantzitsuena, kategoria guztiekin) ageriago geratuko zen. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 11:17, 1 Ekaina 2006 (UTC)

Herriak aldatu

Epa Theklan! Bot-aren bidez Huescako herriak hasi zara sortzen. Exageratu xamarra iruditzen zait (nire uste apalean, behintzat), hainbeste udalerri, herri eta herrixka euskarazko wikipedian egotea. Kontua ez da harik eta artikulu gehien edukitzea, baizik eta edukia izatea. Euskal Herriko herri, kontzeju, herrixka, auzo, ibai, erreka, urmaelak edukitzea, ba bai, baina Huescakoak, Girondakoak edo Tanganikakoak, ba ez zait egokiena iruditzen. Inork ez ditu etorkizunean datuekin beteko. Huescako herrien zerrenda batekin (Huescako probintziaren artikulu barruan kokatua) aski eta nahikoa... Gero, norbaitek interes berezia badu ez-dakit-nongo herriak aztertu eta garatzea, ederki. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 14:19, 2 Ekaina 2006 (UTC)

Ados ba. Nahi baduzu, udalerrien txantiloia sartu dezakezu falta duten euskal udalerrietan, gehienetan falta dira-eta. Egiten baduzu, sartu mesedez zerrenda osoa ( |armarria= eta antzekoak), horrela datuak bete besterik ez dugu. Asteburu ona pasa. --josugoni (hemen idatzi) 15:06, 2 Ekaina 2006 (UTC)

Sakontzeko aldatu

Kitto! {{Sakontzeko}} txantiloia ere sortu dut, gai bat gainetik aztertu eta beste artikulu sakonagoa badago. Adibidez Antzinako Erroman. --josugoni (hemen idatzi) 17:43, 2 Ekaina 2006 (UTC)

Albisteak eta estatistikak aldatu

Kaixo, berriro. Azalpentxu bat eskatuko dizut oraingoan. Ia admninistratzailea izan behar den Wikipedia:Albisteak eta Aparteko:Estatistics orri bereziak aldatzeko. Hauetan pare bat errakuntza aurkitu ditudala uste dudalako.

Lehenengoan, Sailkapenean Euskerak Greziera gainditu du jadanik. Horretaz gain jakin nahiko nuke nondik ateratzen diren datuak Sailkapena bera egiteko.

Bigarrenean esaten du, ondo ulertu badut 10 orri bisitatu direla eta ez dut uste hori zuzena denik. Txarto ulertu badut argiago azaldu beharko luke.

Mila esker, --Pello 12:32, 3 Ekaina 2006 (UTC)

Egunon Theklan. Zu ziurrenik zamakolista izango zara eta ongi ezagutuko dituzu Arratiako herriak. Arratia beraren artikuluan, udalerriak atalean, badago Artea izeneko herria, baina bertako loturak ez du eramaten beharko zukeen lekura, ikusiko duzun bezala. Ez dakit zein den Artea herriaren izen ofiziala (toki batzuetan Arteaga jartzen dute, beste batzuetan Gaztelu-Elexabeitia eta beste hainbat modutara). Artea izena bada benetakoa argipen orri bat sortu beharko litzateke orain birzuzenketa dagoen orrian, baina ez dakit zein den egokiena. Eskertuko nizuke egingo bazenu.

Honetaz gain, wikipedian tutorial antzeko bat egiten hastea nahi nuke. Nik neuk asko ez dakidan arren, gehiago ikasteko; baita besteek ere. Espainieraz eta ingeleses tutorial deitzen da. Nola deitu beharko litzateke euskaraz?—Barrie 17:02, 6 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Egutegia aldatu

Kaixo. Seaskaren egutegiko izenen bila ibili naiz internete, baina argazki ziztrin bat besterik ez dut aurkitu. Zuk lortu zenitzake, gero zuk ala beste norbaitek Urteurrenak txantiloietan sartzeko? --josugoni (hemen idatzi) 16:58, 7 Ekaina 2006 (UTC)

Reynolds zenbakia aldatu

Kaixo Theklan, ikusi dut Reynoldsen zenbakia egin duzula, baina aldez aurretik Reynolds zenbakia egina zegoen. Fluidoen fisika baino, fluidoen mekanika aproposagoa dela uste dut, eta mekanikaren azpikategoria bat da. Reynolds zenbakia (-en gabe) aukeratu nuen ingelesetik itzulpen gisa, kasu hauetan nire iritziz hobea delako, ingelesezko literatura honen inguruan askoz handiagoa delako. Hala ere, baliteke euskarazko testu-liburuetan Reynoldsen zenbakia bezala agertzea, ez dakit, ez baitaukat batere. Onena fusionatzea? Keta ?! 17:42, 7 Ekaina 2006 (UTC)

Egina, biskositateari fluidoen mekanika kategoria jarri diot. Reynolds zenbakian zure artikuluko esaldi pare bat itsatsi ditut ;) Keta ?! 18:31, 7 Ekaina 2006 (UTC)

Espezieen txantiloiak aldatu

Kaixo Theklan, uste dut zuk izaki bizidunei buruz nahiko dakizula eta galdera bat daukat: izaki bizidunetan Espezieak txantiloia erabili ohi da animali espezieetan, eta Taxobox landare eta familia, klase eta abarrentzako. Taxobox txantiloia osoagoa da, kolore ezberdinak baititu, askoz sailkapen zehatzagoa erabil daiteke, kokapen irudiak sar daitezke eta irakurtzeko laguntza ere dago. Ez al litzateke hobe izango Taxobox erabiltzea? Zenbait animali aldatzera nindoan, baina zure iritzia jakin nahiko nuke. Keta ?! 14:27, 20 Ekaina 2006 (UTC)

"Theklan/I (hasiera-2006ko uztaila)" erabiltzailearen orrira bueltatu.