Lankide eztabaida:Theklan/II (2006ko abuztua-2006ko iraila)

Txantiloi:Espezieak aldatu

Arrastion Theklan. Agian jakingo duzu zuk sortutako {{espezieak}} txantiloiaz gain beste bat ere badabilela funtzio berdintsua betez (Txantiloi:Taxotaula infotaula). Nik uste, beteagoa da azken hau eta aukera gehiago eskaintzen ditu. Baina ez nabil konbentzitzeko idazten. Hitz zientifiko batekin lotutako dudak ditut eta ea argitu ahal dizdazun. Phylum edo Filo da euskaraz? Lehena ingeles erabiltzen dute eta latinarekin lotura handia du. Bigarrena gaztelanieraz.

Honekin lotuta, beste lankide batzuei ere komentatu diet zerbait baina; zein hizkuntzatan egin beharko genuke lan espezieen arloan? Ez ditut ekarpen asko egin baina Erreinuaren tokian Landareak idatzi dut Plantae ordez. Ez dakit zein neurriraino erabili behar genukeen euskara edo latina. Alde onak eta txarrak baitituzte biek ere.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:25, 10 Uztaila 2006 (UTC)

.cat domeinua aldatu

.cat domeinua 2005eko azaroan jarri zuten abian kataluniako kultura eta hizkuntzarekin zerikusia duten webguneentzako, baina Katalunia legalki herrialdea ez denez Goi mailako domeinu orokor bezala dago zerrendatuta, eta ez herrialdeentzako goi mailako domeinu bezala. Konturatzen bazara herrialdeentzako domeinu guztiak bi letrakoak dira. Txantiloi:Goi mailako domeinu orokorrak txantiloian jarri nuen .cat domeinua; horiek herrialdeen domeinuekin amaitutakoan osatuko ditut. Mila esker dena den abisatzearren ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:21, 12 Uztaila 2006 (UTC)

Kategoria Graffitiak aldatu

Kaixo lagun! Ikusi dut artikulu batzuk sortu dituzula graffitien inguruan. Kategorietan sartu ditut, txukun gera dadin, baina dudak ditut ea nola sartu. Printzipioz Graffitia kategoria sortu dut (egin behar duzun bakarra Kategoria:Graffitia jartzea da artikulu bakoitzaren bukaeran) eta hau Margolaritza eta Artea kategorien barruan sartu ditut. Hala ere, agian, beste batean egokiago ikusten duzu. Era beran Xtralargos bezalako artikuluak Graffitilariak kategorian sartu ditut. Zer deritzozu? -Theklan 22:00, 23 Uztaila 2006 (UTC)


Gabon lagun! ;)

Kategoria sortu behar nuen baina ahaztu egin zait. Mila esker gogoratzeagatik.

Ondo egina, primeran deritzot, bakarrik gauzatxo bat egingo nuke, Azpikategoria bat sortu Graffitia kategorian Graffitilari taldeak izenarekin eta Xtralargosen artilulua hor jarri. Nik neuk egin dezaket, ez zaitez arduratu.

Bihar Keith Haring graffitilari ospetsuarekin jarraituko dut eta zertxobait dakidan beste esparruetan laguntzen jarraituko dut.

Ondo izan

hauteskundeak aldatu

Guztiz ados. beste wikipediatan honela egiten dute: [1] edo [2] hala ere, katalana zirriborroa da, guk gehiago sakondu dezakegu... hori bai, ahal den neutralik eginez. Kabri, (erantzunak hemen) 12:48, 26 Uztaila 2006 (UTC)

Idazleak! aldatu

Kaixo Theklan! Ba euskal idazle guztien artikuluak sortu nituen atzo bot-a erabiliz, eta guzti hori Susa literaturak eskainitako informazioari esker! :) Ez dakit ezagutuko duzun Literaturaren zubitegia, Susa literaturak egindako euskal idazleen inguruko gordailua edo datutegia. Bertako lankide batekin hitz egin nuen beste egunean, eta euskal literaturaren inguruko informazioa hobetu asmoz bertako datuak erabil zitezkeela komentatu zidan. Esan nion, bot-a erabiliz sortuko nituela guztiak :D Eta horrela egin nuen.

Ea, orain nola egin nuen azalduko dizut; Aipatzen dizudan webgunean XML fitxategiak eskaintzen dituzte informazio guztiarekin, eta programatxo bat egin nuen bertako informazioa jaso eta wiki formatuan jartzen zuena, idazle guztiak fitxategi batean wiki formatuarekin. Hori prest neukanean, bot-a hartu, eta pagefromfile.py delakoak egiten du guztia. Horri esker sortu nituen atzo 600 baino idazle gehiagoren artikuluak, eta nahiko eduki onarekin esango nuke nik.

Udalerrien kontua eztabaidagarria da; A X probintziako udalerria da. bezalako artikuluak sortzea oso erraza da, bai, baina ez du informaziorik ematen, eta nire ustez horiek sortzea alferrikakoa da, zerbait gehiago izan behar dute (bere garaian egin nituen batzuk, kataluniakoak, baina ez dut berriz egingo). Errioxakoekin, esate baterako, programa txiki bat egin nuen, gaztelerazko wikipediako artikuluetatik datuak hartu eta eskuineko txantiloia "euskaratzen" zuena; horrela hobetu nituen adibidez Abalos bezalako artikuluak. Saiatzen naiz horrelakoak egiten, noizean behin, beste wikipediatako informazioa jaso, euskarakoarentzako egokitu, eta wikipedian sartu, baina normalean ez da hain erraza izaten.

Tira ba, euskal idazleak sortuta daude, orain artikulu horiek hobetzen saiatzen gabiltza (beharrezkoa bada idazleak animatuz ;)). Pentsatu dut ere, oporretatik bueltatzen naizenean, euskal literaturaren inguruko atari bat ere prestatu nezakeela, orain dagoen informazioarekin zerbait egin bailiteke.

Beno ba, animo, ondo gabiltza-ta! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:09, 28 Uztaila 2006 (UTC)

Interesgarriak dira komentatu didazun orrialde horretan agertzen dira informazio iturriak eta datuak. Apuntatu ditut eta begiratuko ditut ondo. Mila esker, eta ondo pasa oporrak zuk ere! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:18, 28 Uztaila 2006 (UTC)

Estatistikak orrialderako lotura aldatu

Ez daki diozun lotura hau bada. Hau bada, azalean bertan duzu, kategorien azpiko lerro horretan, erdi-erdian.—Barrie · (erantzunak hemen) 15:22, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Txantiloi:Eguzkisistema aldatu

Egunon Theklan. Aldatzen ari zaren txantiloiaren izen egokiagoa Txantiloi:Eguzki sistema aurkibidea izan daiteke, txantiloiak sailkatzerakoan Kategoria:aurkibide txantiloiak dauden kategorian sartzeko. Gainera, aurkibide txantiloia erabili dezakezu mota honetako txantiloiak sortzeko. Nik uste errazagoa da, baina hobe da | ikurra ez erabiltzea.—Barrie · (erantzunak hemen) 15:24, 24 Abuztua 2006 (UTC)

Kategoriak aldatu

Aupa Theklan. Oraintxe kategoria pare bat sortu dituzula-eta, gauza bat esan nahi nizun. Saiatu zaitez, mesedez, kategoria orrialdeei ere interwikiak jartzen, horiek ere beste wikipediekin lotuta izateko. Bat jartzearekin nahikoa da, ingelesezko wikipediako interwikia jartzearekin nahiko, adibidez. Ondoren bot-en artean egingo da gainontzeko lana ;) Badaezpada ere kontuan izan interwikiak [[en:Category:Izena]] itxurakoak izaten direla. Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:03, 30 Abuztua 2006 (UTC)

Aupa! Nabarmendutako artikuluaren inguruan zerbait definitu beharra daukagu, bai, eta astean behin-edo aldatzeko metodologia bat definitu, ea zerbait prestatzen dugun. Bestalde, pentsatu dut beste Wikipedia askok egiten duten bezalaxe, albiste batzuen jarraipena egin beharko genukeela, garrantzitsuenak eta gutxi batzuk ez badira ere. Asturierazko Wikipediakoek adibidez, azalean badituzte albisteak... guk jarraitzen ditugun albiste bakarrak Wikipediaren ingurukoak izaten dira, eta hori hobetu beharrean gaudela esango nuke. Bestalde, azaleko interwikiak direla-eta, ez dira guztiak agertzen, ez. Baina kontuan izan guztiak 260 inguru izango liratekeela, gehiegi ez? Wikipedia guztietan gertatzen da, wikipedia handienen eta "gertueneko" hizkuntzen interwikiak jartzen dira, eta beste Wikipedia batzuek, ordea, ez dute interwikirik jartzen... baina 260 ezin ditugu jarri. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:09, 4 Iraila 2006 (UTC)

Nabarmendutako artikuluak aldatu

Aproposena litzateke aukeratu duzun metodologia hau, baina lan handia suposatzen du, eta hiruzpalau pertsonen arteko bozketak izango dira gehienetan. Hori dela-eta, nik ez nuke horrela egingo, ez dugulako metodo eraginkor bat lortuko. Gaur egun dugun lankide kopurua eta lan metodologia kontuan izanik hurrengoa jarraituko nuke: Guztion artean sortu duzun Txantiloi:Proposamen zerrenda hori bete gu guztion artean, osatuta eta luzera nahikoa duten artikuluekin. Bertan zerrendatzen ditugunekin hurrengo 10, 20 edo nahi diren asteetako txantiloiak sortuta utz daitezke. Metodologia hori erabili; eta ondoren, asteren baten gertakizun bereziren bat badago (norbaiten heriotza, gertaeraren bat...), aste horretako nabarmendutako artikulua atzeratu, eta pertsona edo gertaera horren artikulua jarri nabarmen bezala (artikulua nabarmentzeko modukoa bada, beti ere, noski).

Adibide bezala ikusi katalanek erabiltzen duten metodologia. Jada urte amaiera arteko eguneko artikulu guztiak aukeratuta dauzkate. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:44, 4 Iraila 2006 (UTC)

Userboxak aldatu

Lasai, oso ongi iruditzen zait egiten ari zaren lana. Lasai asko hartu nire lankide orrialdeko taulatxoak eta nahi bezala moldatu. Ongi izan, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:31, 11 Iraila 2006 (UTC)

Erabiltzaile motak aldatu

Aupa! Erabiltzaile edo lankide motak sailkatzeko sortzen ari zaren kategoria horiek direla-eta, aldaketa txiki bat egiteko proposamena egin nahi nizuke. Wikipediako beste kategoriak itxura horrekin sortuta dauzkagu-eta, zer iruditzen zaizu Erabiltzeak ...ren arabera jarri beharrean ...ren araberako erabiltzaileak jartzen badugu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:28, 11 Iraila 2006 (UTC)

Proposamena aldatu

Begiratuko dut ;) mila esker. Kabri, (erantzunak hemen) 11:01, 13 Iraila 2006 (UTC)

Zuk esaten duzuna hau da uste dut:
Wikipediak oraindik ez du Theklan/II (2006ko abuztua-2006ko iraila) izena duen artikulurik.

Denbora dudanean itzuliko dut, edo besteren batek itzuli nahi badu... Kabri, (erantzunak hemen) 11:22, 13 Iraila 2006 (UTC)

Artikuluen blokeaketa aldatu

Mezua ez da azkarra, baina ahalik eta bizkorren egin dut. Agian okertu egingo zinen, baina ohartarasi nahi zaitut ni ez nahi naizela administratzailea wikipedian eta ezin dut edonolako blokeaketarik egin. Dena den, zerbait zuzendu behar bada aldatutako artikuluetan adierazi iezadazu mesedez.—Barrie(postontzia) 18:40, 13 Iraila 2006 (UTC)

Letra larriak aldatu

Aupa Theklan! nere eztabaidan mezu bat utzi didazula ikusi det. Arrats osoa eman det Barrirekin letra larriak eta kurtsibak gora eta behera, zeozer egin beharko litzateke gauza hauek erabakitzeko! dena dela, nik idatzitako ezer ikusten baduzu eta aldatu behar dela pentsatzen baduzu, aurrera, bale? edo bestela esan ta nik egingo det. Eta Mercedes Sosaren diskoa... fenomeno! Usogorri; (postontzia) 18:45, 16 Iraila 2006 (UTC)

Txantiloi:Beste erabilpenak aldatu

Arrastion Theklan. Txantiloi:Argitzeko eta Txantiloi:Beste erabilpenak ez al dira oso-oso antzekoak? —Barrie(postontzia) 17:32, 18 Iraila 2006 (UTC)

Artikuluen blokeaketa aldatu

Aupa Theklan, barkatu lehenago erantzun ez izana, baina astebetez kanpoan egon naiz, eta ez dut ordenagailurik izan esku artean. Oraintxe hemen naiz berriz bueltan :) Arazoak hor darrai edo jada ahaztu beharreko zerbait da? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:34, 18 Iraila 2006 (UTC)

The Dark Side of the Moon aldatu

Kaixo, Theklan, artikulu bat idatzi dut Pink Floyd-en "The Dark Side of the Moon" diskoaz, eta ikusten dudanez zuzendu didazu, "wikitu" behar dela esanez.

Nahiko berria naiz Wikipedian, eta oraindik ez ditut arau guztiak ezagutzen, beraz eskertuko nizuke zer zuzendu behar den esatea. Formato kontua da ala sintaxi kontua?

Besterik gabe, zure erantzunaren zain geratzen naiz.

Agur.

~(Josu 20:36, 21 Iraila 2006 (UTC))

Zuzenketak The dark Side of the Moon-en aldatu

Kaixo. Zure mezuaren aholkuei kaso eginez, The Dark Side of the Moon-en artikulua zuzendu dut, maiuskulak kenduz eta kurtsibaz idatziz. Bestalde, nik ez dut ikusten zuk aipatzen duzun subjetibitatea artikulu honetan, Pink Floyd-en lanik onenetariko bat dela esateagatik ez dut uste subjetiboa naizenik, kritiko guztiak ados jartzen baitira puntu honetan. Besterik gabe, eskerrik asko emandako aholkuengatik. Wikipidetu al daiteke artikulua?

~(Josu 19:04, 22 Iraila 2006 (UTC))

Wikiproiektua aldatu

Aupa mutil! ikusi det txokoan wikiproiektu propioa sortu nezakeela esan duzula eta nahiko pentsatu eta gero, ideia bikaina dela konturatu naiz. Fisika quantikoan nahiko interesatuta nagoenez, horri buruz hasi naiz wikipedian idazten, baina artikulu gehiegi falta dira ni neuk denak idazteko (fisika arlo osoan ez dago gehiegi). Ingelesezko wikipedian begiratu ostean, [Ingelesezko wikipedian] horrelako zeozer sortzea gustatuko litzaidake, infotaula ta guzti. Nola hasi dezaket nere wikiproiektua, nola esan beste lankideei proiektua existitzen dela eta abar, nola sortu dezaket infotaula etc etc? Milesker! Usogorri; (postontzia) 11:08, 24 Iraila 2006 (UTC)

Hey Theklan. Ikusi det gaztelerazko matematikarien wikiproiektua. Nere helburua ingeles wikipedian fisikari buruz daukaten orri antzekoren bat izatea da (noizbaiten...) [[3]]. Horretarako fisika wikiproiektuan aipatutako kategoriak proposatu ditut. Gertatzen dena da, nahiz eta fisika asko atzegin, ni ez naizela fisikaria eta zenbait kategorietan (fisika estatistikoa, materia kondentsaturaen fisika) ideiarik pez ez dudala, ezta fisikaren atal hauek euskeraz izen hauek dituzten edo ez. Hemendik abiatuta, orriak nola antolatu eta ze itxura eman erabaki dezakegu. Pixkanaka behar diren txantiloiak eta abar sortzen hasiko naiz. Ea nola ateratzen den! Usogorri; (postontzia) 19:27, 24 Iraila 2006 (UTC)
Bai, atari bat izugarrizko lana dela konturatu naiz, beraz behin boluntario kopurua ikusita, wikiproiektua non geratzen den ikusiko dugu. Hala ere, atariaren ideia polita da, ez? behin Barriek esan zidan bazegoela norbait, Pello edo, zientzietan interesatua... toke bat eman beharko diot, ea apuntatzen den! opa iezadazu sortea, beharko det eta! Usogorri; (postontzia) 08:30, 25 Iraila 2006 (UTC)

Herrien kategoriak aldatu

Proba batzuk egiten ari nintzen, lan hori egiteko modu onenaren bila-edo... egia esan bot-arekin automatizatzearen prozesuak eskuz sortzeak bezainbesteko lana izan dezake. Alde batetik, udalerriari berari bere probintziako kategoria kendu eta bere herrikoa jarri behar zaio; adibidez, Urretxuri [[Kategoria:Gipuzkoako udalerriak]] kendu eta [[Kategoria:Urretxu]] kendu. Kontua da ez dela guztientzako berdina, batzutan Gipuzkoa, beste batzuetan Bizkaia, eta abar... bot-aren lanak ikusten badituzu ikusiko duzu automatizatzen saiatu naizela, baina uste dut hobeto izango dela, bai, zuk esaten duzun moduan, lana banatu eta eskuz egitea. Gainera, bi artikulu ez dauzkatenei ez diegu kategoria sortuko ezta? Azken finean hauek dira nik sortu nahi nituenak. Poliki-poliki egiten bagoaz, beraz, ederto ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:48, 27 Iraila 2006 (UTC)

Txantiloi Berria aldatu

Non dago sortutako txantiloi berria? ezin det aurkitu, osteguna da, baina ni astelehen balitz nabil! Usogorri; (postontzia) 16:31, 28 Iraila 2006 (UTC)

Ikusita eta nere orrian jarrita! milesker proiektuan laguntzeagatik, baina txantiloi arrosa??? ;P Dena den, momentuz ni bakar bakarrik nago, saiatu nahiz behar diren zenbait oinarrizko artikulu zerrenda sortzen, baina zerrenda ilargira ailegatzeko luzea da! ea norbait animatzen den! bururatu zait (nere astelehen bururaketak), jendeak ez dakiela ze nolako wikiproiektuak dauden, ba al dago azalan egiten ari garenaren berri emateko modurik edo? horrela lehen aldiz sartzen den jendeak ikusi eta "kontxo, honetaz nik dakit!" pentsa dezake (espero). Ze uste duzu? Usogorri; (postontzia) 16:56, 28 Iraila 2006 (UTC)
TxiKirekin hitzegingo det ba, orain arte fisikari buruz idatzi dutenei wikiproiektuaren berri emateko. Milesker laguntzagatik!! Usogorri; (postontzia) 17:09, 28 Iraila 2006 (UTC)
"Theklan/II (2006ko abuztua-2006ko iraila)" erabiltzailearen orrira bueltatu.