Lankide eztabaida:Theklan/2010ko maiatza

Kaixo, Theklan. Artikulu horretan, ez dut jakin esaldi hau nola ulertu: «Atxabal mendiaren eta Samiño-Izazpi mendilerroaren arteko haranean hedatzen da». Zein da hor subjektua? Uste dut ibaia dela, baina ez dut oso mapa onik eskura.

Beraz, oraingoz kendu egin dut esaldia: jar iezaiozu subjektua eta txertatu berriro artikuluan, mesedez. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 01:27, 13 Maiatza 2010 (UTC)

Euskal- birzuzenketak aldatu

Kaixo, Theklan. Ez dut asmorik lanbide guztiekin egiteko; hizkuntza lan tresnatzat duten ogibideekin baino ez (*euskal futbolari edo *euskal geologo erdarakadekin batere birzuzenketarik ez dut egingo, adibidez).

Nire iritzira, lanbide horietan bai, justifikatuta dago, hizkuntzaren ikuspegitik duten garrantziagatik.

Dena dela, uste dut birzuzenketa horiek egiten bukatu dudala honezkero. Asko jota, bat edo bi gehiago izango dira, izatekotan.

A, eta bat nator konponbiderik onena artikulu berezia sortzea dela. Denbora dudanean egingo dut; bien bitartean, hor dago hasierako erreferentzia bat, beste gai batzuekin egiten den eran. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:14, 28 Maiatza 2010 (UTC)

euskal abeslaria ez da abeslaria eta euskalduna; euskal abeslaria euskaraz kantatzen duena da. Horregatik ez du zentzurik euskal futbolaria erdarakadak: futbolean ezin da euskaraz jokatu. Jokatzen da, eta kito.
Badira abeslari euskaldunak erdaraz kantatzen dutenak (erdal abeslari euskaldunak). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:07, 28 Maiatza 2010 (UTC)
Ederki, orduan «euskal abeslaria» artikulu berezia sortzea izango da onena. Loturaren batzuk horra begira jarrita daude dagoeneko. Zeuk egingo duzu? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:24, 28 Maiatza 2010 (UTC)
"Theklan/2010ko maiatza" erabiltzailearen orrira bueltatu.