Eittor
Ongi etorri nire eztabaida orrira, hemen kezkak, kritikak, kexak, galderak eta nahi duzuen guztia idatzi dezakezue.
Artikuluak sinatzearena
aldatuKaixo Eittor, ongi etorri Wikipediara. Hainbat artikulu idatzi duzula ikusi dut. Artikulu batzuetan sinadura jarri duzula ere ikusi dut. Kontuan izan normalean artikuluak lankidetzan egiten direla eta aldaketa guztiak gordeta geratzen direla; beraz, ez da beharrezkoa sinadura jartzea, aldaketak nork egin dituen "Historia" atalean agertzen baita. Esate baterako, Molly Malone artikuluan nortzuk parte hartu duten bere historian agertzen da. Gerta daiteke zuk artikulua utzi ondoren, beste norbaitek hartzea eta aldaketak egitea, edo gehiago sakontzea. Horregatik ez dira sinadurak jartzen artikuluen azpian, parte-hartze hau taldekakoa delako. Espero dut ulertuko duzula zure izena kentzen badut artikulu horietatik. Hurrengo arte.--Assar; (erantzun hemen) 20:32, 2 Urria 2008 (UTC)
Gabriel Arestiren lanak
aldatuKaixo Eittor. Gabriel Arestiren lanek oraindik orain copyrighta dute eta, beraz, ezin dira bere osotasunean horrela jarri. Egin daiteke komentario bat poema baten inguruan, edo nobela batena, baina ez testua bere osotasunean jarri. Begiratu Eztabaida:Bilbaoko kaleak (poema) orrialdea argibide gehiagorako. Ongi izan ! -Theklan · ezt · @ 14:03, 19 Urria 2008 (UTC)