Transistore aldatu

Kaixo! Bai, primeran "wikitu" duzu. Aldaketak egin ostean, zuk zeuk kendu dezakezu txantiloia. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 23:45, 11 Abendua 2011 (UTC)

OK lagun! Apurka-apurka osatzen saiatuko naiz. Hasteko, nahiago nuke Zehazki hiztegiari alternatibaren bat aurkitzea, horrek gaztelania baitu erreferentzia nagusi; izan ere, elektronikan, hizkuntzaren baten morroi izatekotan, ingelesaren morroi gara. (Bestalde, 'efecto transistor' <-> 'transistor efektu' dakar, eta hori oker dago, euskaraz 'transistore efektua' baita.)(Gainerakoan hiztegi bikaina da.) -- Biscay 18:50, 12 Abendua 2011 (UTC).