Lankide eztabaida:Assar/2010eko bigarren seihilekoa
Hirigintza artikulua nabarmendu
aldatuKaixo, Assar;
Artikuluan zuzenketa ortotipografiko batzuk falta dira, eta gramatika aldetik ere astindu bat eman nahiko nioke; edozein kasutan, eduki aldetik bukatutzat ematen dut, beraz kendu lasai.--Gandi 15:32, 18 Abuztua 2010 (UTC)
Zorionak...
aldatuPhoto use permission
aldatuI am writing from Common Ground -- a high school, urban farm, and environmental education in New Haven, Connecticut. Our students are currently wrapping up work on a series of outdoor interpretive exhibits for our site, developed in collaboration with the staff at the Yale Peabody Museum of Natural History. You can read a little about their work atwww.commongroundct.org/lessons.php, if you are interested.
One of our exhibits will focus on different invasive species on our campus, and I noticed this great photo (http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Gasteizko_azoka.jpg) that you took. I was wondering if it might be possible for our students to get permission to use some of these photos in their exhibit. We would, of course, be happy to provide a photo credit acknowledging your contribution to the exhibit.
Thanks for your time, and for your great work. I look forward to hearing back, Evan Walker-Wells
- Uhmm, sorry, I haven't been in the Wikipedia for a while and didn't see your message until now. Yes of course, you can use the photo without any problem, following the rules set in the CC-BY-SA license. Best regards.--Assar; (erantzun hemen) 21:38, 15 Azaroa 2010 (UTC)
OmegaT
aldatuAupa, Assar! Jobar... Arrazoi duzu! Okerrena da guk jada komentatu dugula eta euskaraz jartzen saiatu garela. Ez dakit norena zen ordenagailua eta, lortu ezinik, bideoa di-da batean errodatu dugu. Hala ere, ez dut uste Iñaki Alegria edo Kepa Sarasola bezalako informatikariek (eta IXA taldekoek, orokorrean) euskaltzaletasun-frogarik pasa behar dutenik... Ondo segi! Ah, eta polita litzateke proiektuan parte hartuko bazenu! Laster emango dugu informazio gehiago, oraindik ez gara hasi eta. --Unai (esan) 18:12, 26 Azaroa 2010 (UTC)
Gasteizko kokapen mapa
aldatuEgunon Assar. Bai, badakit lehengoan sortu nuen Txantiloi:Kokapen mapa/Gasteiz erdigunea txantiloiak hiri honetako hainbat auzo kanpoan uzten dituela, baina nire ideia erdiguneko mapa bat egitea zen, horretarako erdigunea zehatzago eta garbiagoa agertzeko kanpoaldea sakrifikatu behar da. Bestalde, lehendik ere Txantiloi:Kokapen mapa/Gasteizko auzoak eta Txantiloi:Kokapen mapa/Gasteiz txantiloiak ere bazeudela kontutan hartu nuen, horiek Gasteizko geografia osoa hartzen dute, nik aldiz Gasteizen erdigunea zehaztu nahi nuen. Gauza berdina gertatzen da lehengoan sortu nuen Txantiloi:Kokapen mapa/Donostia erdigunea txantiloiarekin, horretan ere Igeldo, Zubieta, Añorga edota Artikutza kanpoan gelditzen dira, baina horretarako, hiri horretako lursail guztiak ikusten diren kokapen mapa ikusteko lehendik ere Txantiloi:Kokapen mapa/Donostia bazegoen. Nik Donostiako erdigunea ongi ikus zitekeen kokapen mapa bat nahi nuen, eta aurreko kokapen mapa horretan ez zen Donostiaren erdigunerik ikusten.
Nire ustez, etorkizun batean, Euskal Herriko hirietako hainbat kokapen mapa sortu beharko genituzke (udalerri osoarenak, erdigunea, alde zaharra...) eta horiekin gure beharren arabera jokatu. Kanpoaldeko auzoak udalerri osoa agertzen duten kokapen mapetan adierazi, erdiguneko auzoa edigunea adierazten duten kokapen mapekin, eta azkenik etorkizunari begira, ez legoke gaizki alde zaharretako kokapen mapak sortzea, nire iritziz gune horietan dauden eraikin, kale eta plazen kontzetrazio handia dela eta, kokapen mapa zehatzago baten beharra ikusten baitut. Ondo segi.
--Euskalduna - 11:43, 2010ko abenduaren 8a (UTC)
Iruña-Veleia
aldatuEskerrik asko! Egia esan, banuen gogoa, baina hainbesteko sentimenduz eztabaidatu den gai batean zaila egiten zitzaidan gai horri nondik heldu erabakitzea. Grafologoen txostena izan da niretzako giltza. Gil aipatu ere ez dut egin, baina, grafologoen txosten horren bukaerako paragrafoa ikusita, emango du zer idatzia... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:00, 30 Abendua 2010 (UTC)