Lankide eztabaida:Assar/2009ko lehen seihilekoa

Nola lortu dezaket artikulu bat berbideratzea? aldatu

Assar edo irakur nezakeen edozeini doakio galdera: Nola berbideratu dezaket artikulu bat? Adibidez: Mikel Donea jarri eta San Migel-en orrialdean agertzeko bidea... Asko eskertuko nizueke erantzutea. Gero arte!

--Euskalduna; (erantzun hemen) 20:25, 9 Martxoa 2009 (UTC)

Euskaldunak Assar-i aldatu

Eskerrik Asko Assar! Orain ulertu dut txantiloiak egiteko prozesua (barkatu lan "extra" emateagatik). Beste galdera batzuk: Zer da sinadura? Zertarako balio du? Eta terminu berri bat sartzeko bakoitzean edo zahar bat osatzean sinatzea derrigorrezkoa ahal da?

Besterik gabe, Gabon pasa!


Nola sortu txantiloiak Wikipedian aldatu

Gabon Assar! Euskalduna naiz. Ba lagunduko bazenit txantiloi berriak nola sortu eta gordetzen diren, asko eskertuko nizuke. Bi aste bakarrik daramazkit hemen eta zuei mezuak nola bidaltzen diren ere just-justu baidakit.

Izan ongi!


Hizkuntza Indo-Iranikoak aldatu

Iepa Assar! Urte Barri on! Ea ba, kontua da zenbait artikulu egon naizela ezabatzen eta derrepentean Kategoria:Hizkuntza Indo-Iranikoak egin dudala topo. Lehen begirada batean historiari ez dut ulertzen ezabatzeko txantiloia jartzeko erabakia, azalduko zenidake lasai ezabatu ahal izateko, mesedez (bestela, nahiz eta konfidantzazko lankidea izan, ez-dakit-zer-moduko-bat geratuko zait ezabatzean, ezjakintasunagatik)? Ondo izan!--Janfri; bai esan?   12:46, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

Bole, primeran, ezabatuta jada! Hurrengoan, agian hobe da zergatian kategoria berriaren helbidea, ziurtasun handiagoa izateko... Ondo ibili!--Janfri; bai esan?   16:01, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

Proposatu botoia aldatu

Kaixo Assar! Aurretik genuen sistemarako egina zegoen eta dagoeneko kendu dut. Ondo segi! -Theklan · ezt  · @   17:17, 8 Urtarrila 2009 (UTC)

Egun on, Assar. Ulertzen dudan heinean, bi "gauza" daude "gatz" izenekoak: Gatza bera (betiko gatza, mahaikoa, jaten duguna) eta Gatz mineralak (kimikako kontzeptu bat, beste gatzaren antzekotasunagatik horrela deitua). Horregatik zuzendu dut Gatza zuzenean sodio kloruro edo gatz arrunta artikulura eta argitzeko bat gehitu gatz mineral artikulura. Oker al nago? Beste wikipediatan ere antzeko antolaketa dutela uste dut. Bestela aldatuko dugu. --josugoni (erantzun hemen) 15:28, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Egun on! Escribí esta pagina sobre Latinezko Wikipedia y alguien (no un usuario, sino, le pregunatría) me hizo este cambio, a ver si me lo puedes explicar:

Hura wikipedia handien hizkuntza hilan da >> Hizkuntza hil baten wikipediarik handiena da

Entiendo el cambio a hizkuntza hil baten y el handiena, pero no sé porqué ha puesto el -rik al fina de wikipedia, si se supone que es el sujeto. Eskerrik asko!--Xaverius 11:17, 5 Otsaila 2009 (UTC)

Muy bien, me lo apunto, gracias de nuevo :) --Xaverius 11:28, 5 Otsaila 2009 (UTC)

Leonardo Sciaciari aldatu

Kaixo, Assar:

Bai, Leonardo Sciasciari buruzko artikulua italieraz ipini dut, euskaratuz joateko. Itzulpen klaseak ematen ditut Gasteizen EHUn, eta ikasleei proposatu diet wikipediako artikuluen itzulpenak egitea ariketa gisa. Eta, lehenbizi, idatzi gabe dauden itemak begiratzen ditugu, ondoren nolabait "gorde" (itema sortuz, nahiz eta jatorrizko hizkuntzan izan), azkenik itzulpena apurka-apurka egiten joateko. Mesedez eskatzen dizut hori kontuan izateko eta uzteko. Bestela, saiatuko gara "arazoa" konpontzen. Goraintziak

Zuzentzeko oharra kendu aldatu

Eup! Ikasleek egindakoak zuzentzeko astiaren bila nabil (nota jartzea errazagoa da). Hainbat eta hainbat artikulu bukatzen joan behar naiz, orain denbora beharko dut.

Mila esker denagatik!

Estatistikak aldatu

MMhhh... bai, arrazoia... baina orduan handi utzi beharko litzateke zein datakoa den. Agian jar daiteke parentesian orain dituenak. Gauzatxo bat aldatuko dut eta ea gustatzen zaizun. -Theklan · ezt  · @   22:57, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Argazkiak Commons-era aldatu

Kaixo, Asier:

Ikusten dut kontrol zorrotza daramazuela. Kontua da argazki horiek beharrezkotzat jotzen ditudala, eta italierazko orrian begiratzen dudanean esaten duela argazki libreak direla, baina gero dio ez igotzeko commons edo dena delako horretara. Ez dakit zergatik. Eta ez dakit nola konpondu arazoa. Lagunduko didazuP? KB

Kaixo, berriro:

Horren arabera, nolabaiteko gaurkotasuna duten artikuluetan inolako argazkirik (denak berriak izango baitira) ezingo dugu ipini ikasleekin egiten ari garen lanean; hala da?

KB

Audioa aldatu

Iepa! Sortu duzun txantiloia existitzen da jada eta {{ahoskera}} deitzen da... Ondo izan. -Theklan · ezt  · @   23:02, 10 Apirila 2009 (UTC)

Interwikiak ez jarri izanaren errua ziurrenik nirea izango da... hala ere ondo dago ikustea behin baino gehiagotan gauza bera behar izan dugula. -Theklan · ezt  · @   23:05, 10 Apirila 2009 (UTC)

Gabriel Byrne eta Fort William aldatu

Arratsaldeon Assar! Gabriel Byrne irlandar aktorea eta Fort William eskoziar herriaren artikuluak sortu ditut. Arazoa zera da: Beste hizkuntz batetako bertsiora iragatean (adibidez ingelesera) hizkuntzen zutabean ez dela euskara agertzen (horrela artikulu horien euskarazko sarrera galeraziz). Bi artikulu horiek sortzean hizkuntz zerrenda osoa kopiaru dut euskarako bertsioan behin eta berriz hizkuntzarik falta zen gainbegiratuz baina emaitza berdina izaten jarraitzen du: beste hizkuntzen bertsioetara iragatean ez da euskarazko sarrera agertzen.

Ez dakit arazoa ongi azaldu dudan ulertzeko moduan... Kontua da zu edo beste administratzaile batek arazo honi konponbiderik jarri diezaiokezuen eta ahal bada azalduko bazenidaketen hau zergatik gertatzen den beste artikulu batzuk sortzean arazoa errepikatu ez dadin.

Eskerrik asko aldez aurretik. Gero arte.


--Euskalduna (erantzun hemen); 18:32, 2009 Apirilak 15 (UTC)

Gabriel Byrne eta Fort William -> interwikiak aldatu

Lagundu nauzu, bai. Eskerrik asko Assar.

--Euskalduna; (erantzun hemen) 21:05, 2009ko Apirilaren 15a (UTC)

Genetikoki eraldatutako organismoak aldatu

Nik jarri dut goibuu bezala "genetikoki eraldatutako ELIKAGAIAK" eta zuk aldatu duzu "elikagai" hitzaren ordez "organismo" jarriz. Artikulua berriro irakurtzea eskatuko nizuke, gauza berdina ez delako eta artikuluan elikagaiei buruz hitz egiten dudalako, ez organismoetaz. eskerrik asko. Mezu hau OI1A-Jonander lankideak utzi du.--Assar; (erantzun hemen) 20:15, 3 Maiatza 2009 (UTC)

1929ko "kraka" aldatu

Kaixo, Assar: Honen bidez, besterik gabe, esan nahi dizut oraintxe bertan ipini dudala nire erantzuna aipaturiko orriaren eztabaida-atalean. Zure orri honetan idaztekotan egon naiz, baina txukunagoa iruditu zait esan beharreko guztiak artikulu horren eztabaida-orrian adieraztea, esandako guztien jarraipen erosoagoa ahalbidetzeko, eta ohar honen bitartez abisua ematea. Ondo izan.--Belkoainpe 15:15, 4 Maiatza 2009 (UTC)

Epe, Assar! Eskerrik asko, baina, Testuan "Convert to text" erabili dut eta ez da ezer aldatu...kanuto90 21:26, 15 Ekaina 2009 (UTC)

Ah, bai! Baina begira, ez da berdin ateratzen [1] eta [2].kanuto90 10:30, 16 Ekaina 2009 (UTC)
Bai, handian irakurri daiteke; baina, mapa, orri batean jartzeko txikitzean, testua ezin da irakurri letra tipo horrekin..kanuto90 15:37, 16 Ekaina 2009 (UTC)

Irlanda eta Eskoziako gazteluen infotaula: Eskerrik asko! aldatu

Txokoan hau bera aipatu dut baina badaezpada zure eztabaida atalean ere aipatuko dut: Nere aldetik asko eskertzen dizut zuk sortutako Eskozia eta Irlandako gazteluen infotaula sotzea, herrialde hauetan ezagutzen ditudan gazteluen (eta ezagutu nahiko nituenak) artikuluak sortzeko gogo handia bainuen. Eskerrik asko Assar!
--Euskalduna (esaidak) 22:05, 2009ko Ekainaren 17a (UTC)

Maiuskulak leku izenetan aldatu

Arratsaldeon Assar!
Ba egia esan batere ez nekien Eusko Jaurlaritzaren orrialdean jartzen duenari buruz (zoritxarrez oraindik ez dut zuk diozun orrialdeak behar bezala eta oso-osorik irakurtzeko astirik izan, gain irakurketa bat besterik ezin izan dut egin oraintxe iritsi bainaiz etxera baino egingo dut).
Orain arte erabili dudan irizpidea beste hizkuntzetako wikipediak izan dira, adibidez Urquath gaztelua (ingeleraz) eta leku izena osatzen duten bi hitzen hasiera maiuskulaz zegoenez ba nik ere era berean jokatzea bururatu eta euskarazko artikulua sortzerakoan izenburua maiuskulaz jarri dut.
Halere administrariek wikipedian eta euskarazko artikulugintzan nahiz Euskaltzaindiaren araudiekin nik baino dexente denbora eta eskarmentu handiagoa daramakizuenez hemendik aurrera zuk aipatu didazunari jarraituko diot eta hurrengo gazteluen artikuluak sortzerakoan leku izena maiuskulaz eta gaztelua izen generikoa minuskulaz idatziko dut.
Gero arte Assar!
--Euskalduna (esaidak) 20:56, 2009ko Ekainaren 18a (UTC)

Ipar Irlandako gaztelu infotaula aldatu

Arratsaldeon Assar!
Beste "arazotxo" batekin natorkizu, ea zuk konpontzea lortzen duzun.
Arazoa zera da: orain arte Irlandako gazteluak sortzean Irlandako Errepublikaren lur eremuan daudenak sortu ditut, horreraino dena ongi. Baina Dunluce gazteluko artikulua sortzea bururatu zait, hau Ipar Irlandan dagoenez ustegabeko "arazoa" sortu zait, Irlandako infotaula erabiltzen baldin badut, Dunluce gazteluaren kokapena ongi agertu baizait baina herrialdearen bandera aldiz gaizki, Irlandako Errepublikarena agertuko baita eta ez Erresuma Batuarena edota Ipar Irlandarena. Aldiz, azken bi bandera horiek jarri ezkero kokapen mapa pikutara joango litzateke, ez al da hala?
Horregatik jakin nahiko nuke ea Ipar Irlandarentzat (nahiz eta hau irlandako uhartean egon) gazteluen infotaula sortzeko beta edo astirik ba al duzun, neronek ez baidakit nola egiten den.
Besterik gabe, barkatu eragozpenak eta gero arte!
--Euskalduna (esaidak) 21:16, 2009ko Ekainaren 18a (UTC)

Aizu, azkenean lortu dut Dunluce gazteluaren artikulua sortzea. Kokapen mapan ongi kokatua gelditu da eta bidebatez ikuspuntu politiko guztietatik ere "geografiko eta politikoki zuzena" gelditu da, nere iritziz behintzat nahiko zuzena gelditu dela uste dut, banderatxoen aldetik hiruren bat jarri dizkiot, bertako norbaitek euskarazko artikulua irakurri ezkero ez du kexatzeko arrazoirik izango. Zuk diozun Txantiloi:GBR-NI txantiloia ere ipini diot.
Berriz ere zure laguntzarengatik eskerrik asko Assar!
--Euskalduna (esaidak) 23:12, 2009ko Ekainaren 18a (UTC)
"Assar/2009ko lehen seihilekoa" erabiltzailearen orrira bueltatu.