Ongi etorri nire eztabaida orrira. Idatzi hemen kexak, nire galderen erantzunak...

Lankide txantiloiak aldatu

Kaixo! Lankide txantiloiak erabiltzen zabiltza eta pare bat argibide eman nahi nizkizun. Lehenengoa da guztiak ez direla existitzen, zerrenda oso bat gaika Wikipedia:Erabiltzaile_txantiloiak orrialdean duzu. Bigarrena da beste berri bat sortu nahi baduzu egin dezakezula, baina hau eskuz egin behar dela, ez da automatikoki agertzen. Animo! -Theklan; (zer?)   22:06, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Irudiak aldatu

Kaixo berriro, Asierk! Pentsatuko duzu astun bat naizela nik bakarrik hitz egiten dudalako hemen. Beno gauza da irudi batzuk igo dituzula eta horietako batzuk ez ditugu behar eta beste batzuk ezin ditugu eduki. Kiribatiko bandera jada badago Commonsen. Bertan gordetzen dira Wikipedia guztietan igotzeko diren irudiak. Begiratu bertan Irudi:Flag of Kiribati.svg artxiboa.

Des-Kontrolen irudiaren inguruan, ezin dira copyrighta duten irudiak igo, edo cc-by-sa-nc baimena baditu ere ezin da igo ez badute baimen berezia ematen edo ez bada euren jatorria ondo azaltzen. Dudarik baduzu begiratu hortik dagoena edo niri galdetu, ados? -Theklan; (zer?)   19:50, 5 Otsaila 2007 (UTC)

ongi--Asier-bergara 18:14, 6 Otsaila 2007 (UTC)Asier

Txantiloiak aldatu

Zer sortu nahi duzun zehazki ezberdina da. Egin behar den gauza bakarra, berez Txantiloi:Zuk nahi duzuna jartzea da eta bertan jartzen duzuna gero {{zuk nahi duzuna}} jartzean agertuko da automatikoki. Musika estiloan dauden gaien inguruan aurkibide bat egin nahi baduzu, erabili {{Aurkibide taula}} erabili, bertan dituzu erabiltzeko moduak. Eta bestela antzekoa den bat hartu, kopiatu eta zuk nahi duzun informazioa jarri. Espero dut baliagarria izatea! -Theklan; (zer?)   19:36, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Ba hori egiteko erabili dezakezuna da antzeko beste bat (adibidez, enpresetan dagoena), eta moldatu. Hala ere musika estilo gehiago ez badituzu egingo, agian hobe da taula baten bidez egitea. -Theklan; (zer?)   21:20, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Kaixo! Begiratu nola geratu den orain txantiloia artikuluan, ea gustatzen zaizun eta ondoren begiratu txantiloia nola egin dudan. Ez da erraza, baina bat baino gehiago ikusita azkar ikasten da. bide batez, oso artikulu txukuna! -Theklan; (zer?)   15:26, 7 Otsaila 2007 (UTC)

Eskerrik asko!--Asier-bergara 19:28, 7 Otsaila 2007 (UTC)